Berriak
Asteazkena 13 Otsaila, 2019

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek ‘Marie-Antoinette’ produkzio berria aurkezten dute

‘Croissant, Plié eta Relevé’ izenburupean, otsailaren 14a eta 21a bitartean aurkeztuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldian erregina frantsesa entzutetsuaren bizitzari buruzko obra. Produkzioaren munduko estreinaldia martxoaren 29tik 31ra izango da Château de Versaillesen.

Astelehena 11 Otsaila, 2019

Sarrerak salgai 'Marie-Antoinette'-ren saio osagarri baterako

Sarrera gehienak salduta daudela, produkzio berri honen saio osagarri batera bertaratzeko aukera eskainiko da, hasiera batean eskola-kontzertu gisa programatutakoa. Kursaal Auditoriumean izango da ostiralean, otsailak 15, 16:00etan.

Osteguna 07 Otsaila, 2019

Dionysus & Fagot taldeak ‘Haizea harietan’ kontzertua eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéean

Hari-laukoteak eta fagotak, guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak, Mozarten, Arriagaren, Von Weberren eta Elgarren obrak joko dituzte.

Ostirala 01 Otsaila, 2019

Kanadako James Ehnes biolinjole handia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo kontzertu-programan

Robert Treviño titularra Orkestraren podiumera igoko da hurrengo programa zuzentzeko otsailaren 4tik 8ra. Estreinaldian harrera ezin txarragoa izan zuten baina ondoren maisulan kategoria eskuratu duten bi obrak osatuko dute egitaraua: Samuel Barberren 'Biolinerako kontzertua' eta Sergei Rakhmaninoven '2. Sinfonia'.

Asteartea 29 Urtarrila, 2019

Munduari bira emateko bost partitura

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 'Mundubira musika bidelagun' proiektua aurkezten du; hau da bere ekarpena Juan Sebastian Elkano euskal marinela protagonista izan zuen munduari egindako lehen biraren 500. urteurrenaren oroitzari.   

Proiektu honen baitan, bost obra enkargatu zaizkie beste hainbeste euskal konpositoreri, musika jar diezaieten espedizioaren zati ezberdinei eta, guztiak batera bidaiaren osotasuna islatuko dute.

Robert Treviñoren zigilua daraman proiektua da eta euskal kultura eta musika babesteko bere ahalegin berezia erakusten du hilabetetako lanaren emaitza den proiektu honek. 

Osteguna 24 Urtarrila, 2019

Larunbat honetako Miramongo Matinéeak Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik ehun urte igaro direla ekarriko du gogora

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diren metalezko instrumentuen bakarlariek osatutako boskote batek eta Donostiako Santa Mariako organoaren titularrak eskainiko dute ‘Bakearen aldeko kontzertua: 1918’.