Berriak
Asteazkena 06 Martxoa, 2024

Zapore italiarra izango du Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programak

Italiako artisten tandem bikain batek, Federico Colli pianistak eta Riccardo Frizza zuzendariak osatuak, piano-errepertorioko obrarik ezagun eta zailenetako bati aurre egingo dio: Rakhmaninoven ‘Pianorako 2. Kontzertua’. Kontzertuen bigarren zatian, Alpeez bestaldeko herrialdeari eskainitako Richard Straussen ‘Aus Italien’ poema sinfonikoa joko du orkestrak.

Sarrerak salgai daude martxoaren 8tik 13ra izango diren kontzertuetarako, 10 eta 38 euro bitartean.

Osteguna 22 Otsaila, 2024

Belharra zortzikotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestraren zortzi musikariz osatzen den taldeak Dvorak eta Françaixen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, otsailak 24, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Asteazkena 14 Otsaila, 2024

Chillidari gorazarrea Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Joan den astean Austriako Linz eta Salzburgo hirietan egin zuen bira arrakastatsuaren ondoren, Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldiari ekingo dio berriro mugarri berri batekin, Antonio Lauzurikaren ‘Chillida-Elogios’ lanaren estreinaldia, Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena omentzeko enkargatutakoa. Haydn eta Rakhmaninoven sinfonia banak osatuko du Robert Treviñok zuzendutako programa hau.

Sarrerak salgai daude otsailaren 15etik 21era ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako, 10 eta 38 euro bitartean.

Ostirala 09 Otsaila, 2024

Euskadiko Orkestraren ‘Boleroak’ Salzburgo liluratu du

Ravelen 'Bolero' 'Basque National Orchestra'-k Salburgoko Denboraldian aurkeztu behar zituen programen baitan erakargarritasun gehien zuen obra zen, eta interes handia piztu zuen, baina espero baino harrigarriagoa izan da publikoaren erantzuna, orain arte hirian orkestrak eman dituen bi kontzertuetan aretoa ia betetzeraino iritsi baita.

Gaur amaituko da orkestraren Austriako bira arrakastatsu hau Salzburgon egingo den hirugarren eta azken kontzertuarekin. Honetan ere sarrera guztiak saldu dira.

Osteguna 08 Otsaila, 2024

Landarbaso Abesbatza izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Errenteriako abesbatzak barrokotik gaur egunera arteko hamabi lanez osatutako errepertorio zabala eta zorrotza interpretatuko du larunbat honetan, otsailak 10, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak bukatu egin dira.

Ostirala 02 Otsaila, 2024

Salzburgo eta Linz, Euskadiko Orkestraren eta Robert Treviñoren nazioarteko erronka berria

Oraindik ez da urtebete pasatu Polonian estreinaldi arrakastatsua egin zuenetik, eta Euskadiko Orkestrak nazioarteko bira garrantzitsu bati ekingo dio berriro ere. Kasu honetan Austriara joango da, otsailaren 6tik 9ra. 

Nazioarteko irteera berri honetan kontzertu bat egingo du Linzen, eta hiru Salzburgon. Robert Treviño izango da titularra, eta Xavier de Maistre harpalari frantsesa izango da bakarlaria.