Berriak
Osteguna 11 Urria, 2018

Gerrarteko Europako hiru obrek osatuko dute bigarren Miramongo Matinéea

‘XX. mendeko musika europarra’ izeneko kontzertuan Pintoresco Boskoteak Nino Rota eta Gian Francesco Malipiero musikagile italiarren eta Jean Cras frantsesaren obrak eskainiko ditu.

Ostirala 05 Urria, 2018

Salgai sarrerak ‘Uauatxua’-rako, Denboraldi berriko Musika Familian ataleko lehen kontzertua

Dagoeneko eros daitezke sarrerak Uauatxuarako, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gela zikloaren 2018/2019 Denboraldiko lehen Musika Familian kontzerturako, alegia. Urriaren 20an izango da Miramonen.

Asteartea 02 Urria, 2018

Urkullu Lehendakariak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lana eskertu du eta bere hedadura goraipatu

Lehendakaritzako elkartzean izan dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendari Nagusia eta Zuzendari Titularra, Oriol Roch eta Robert Treviño, hurrenez hurren.

Osteguna 27 Iraila, 2018

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Robert Treviñok kontzertu-denboraldia ireki dute

'Bariazioak haizean’ programa Webernen Passacagliarekin hasiko da, Lazkanoren Hilarriakekin jarraituko du eta Sibeliusen 2. Sinfoniarekin amaituko.

Denboraldiko lehen kontzertu-programa egun hauetan izango da: ostegunean, irailak 27, 20:00etan, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostiralean, irailak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean, urriak 1, Gasteizko Principal Antzokian; eta asteartean eta asteazkenean, urriak 2 eta 3, Donostiako Kursaal Auditoriumean. 

Osteguna 27 Iraila, 2018

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2018/2019 Denboraldia inauguratu du

Gaur, irailak 27, artista handiak eta kontzertu-programa bikainak izango dituen Denboraldia inauguratuko da Robert Treviñoren zuzendaritzapean, zeinak orain gutxi 2022ra arte luzatu duen bere kontratua Zuzendari Titular gisa.

Abonu Denboraldiari lotuta, Orkestrak nazioarteko bira bat egingo du abenduan, eta Austriako Linz eta Bregenz hiriak eta Alemaniako Munich bisitatuko ditu

Osteguna 27 Iraila, 2018

Irauli boskoteak emango dio hasiera Miramongo Matinéeen ziklo berriari

‘Erromantizismoaren hastapenak’ izeneko kontzertuan, hari- eta oboe-boskote honek Bernhard Crusell, Juan Crisóstomo de Arriaga eta Anton Reicharen obrak interpretatuko ditu.