Berriak
Osteguna 23 Maiatza, 2019

Dúo Ferrándezek eskainiko du Denboraldiko azken-aurreko Miramongo Matinéea

Pablo Ferrández (biolontxeloa) eta Sara Ferrándezek (biola) Bachen obrez osatutako errepertorioa interpretatuko dute maiatzaren 25ean 11:00etan Miramongo Auditoriumean izango den kontzertuan.

Asteartea 21 Maiatza, 2019

Pablo Ferrández biolontxelojole entzutetsua izango da protagonista hurrengo kontzertu-programan

Dvoraken ‘Biolontxelorako kontzertua’-rekin, bere espezialitate den obra batekin, Pablo Ferrándezek debuta egingo du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Denboraldian, hain justu Los Angeleseko Filarmonikoarekin eta Gustavo Dudamelekin estreinatzeko gutxi falta zaion honetan. Robert Treviñoren batutapean, kontzertu-programa Elgarren ‘2. Sinfonia’-rekin osatuko da.

Astelehena 13 Maiatza, 2019

Robert Treviño, irakasle-lanetan Musikenen

Orkestra-Zuzendaritzako zazpi ikaslek, sei gizon eta emakumezko bat, Pedro José Rodríguez Larrañaga pianoan lagun zutela, “luxuzko” klasea izan dute gaur goizean.

Osteguna 09 Maiatza, 2019

Xostakovitx eta Dvorak, larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonistak

Dumka boskoteak sobietar eta bohemiar autoreen obrak eskainiko ditu ‘Hirukotetik boskotera’ izeneko kontzertuan. Maiatzaren 11n izango da, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean.

Ostirala 03 Maiatza, 2019

Robert Treviñok Mahlerren aditua dela erakutsiko du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra mundu osoan aintzatetsia izaten ari da Gustav Mahlerren musikaren zuzendari nabarmen gisa. Hain zuzen, konpositore bohemiarraren 'Bederatzigarren sinfonia' izango da protagonista Orkestrak maiatzaren 6a eta 10a bitartean Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen eskainiko dituen kontzertuetan.

Osteguna 11 Apirila, 2019

Alma Hirukoteak Beethovenen eta Dohnányiren obrak eskainiko ditu larunbat honetako Miramongo Matinéean

'Beethoven miresgarria eta Dohnányi zoragarria’ izeneko kontzertua apirilaren 13an izango da 11:00etan Miramongo Auditoriumean.