Miramongo Matinéeak

8. Matinéea: Landarbaso Abesbatza

Robert Lucas de Pearsall
Lay a Garland

Tomas Luis de Victoria
Lauda Sion Salvatorem

Franz Biebl
Ave Maria a doble coro

Part Uusberg
Kyrie

Jekabs Jancevskis
Atsalums

Eriks Esenvalds
Long Road

Laura Jekabsone
Div dujinas Gaisa Skreja

Eriks Esenvalds
Only in Sleep

Javier Busto
Ametsetan

Laura Jekabsone
Oi Nere Zoragarria

Victor Zubizarreta
Ama Begira Zazu

Jesus Guridi
Akerra ikusi degu

Landarbaso abesbatza

Data eta Lekua

10Otsaila, 2024Larunbata, 11:00 h.DonostiaMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

Zortzigarren Matinée honetan 23/24 Denboraldian Euskadiko Orkestraren ganbera musika ziklora gonbidatutako bi abesbatzetako lehena aurkezten da. Errenteriako Landarbaso Abesbatza da, 1991n sortu zutena 16 eta 36 urte bitarteko hainbat gaztek. Gaur egun elkartea hiru taldek osatzen dute eta ehundik gora kide dauzka: Kontari (8-14 urte), Landarbasoko Dizdizka Taldea (15-21 urte) eta Landarbaso Abesbatza bera (17-45 urte).

Gure herrialdeko erreferente musikal argia da abesbatza. Euskal kulturarekiko duen konpromisoa ukaezina da: galdutako obrak berreskuratzen ditu eta moldaketa berriak eta grabazioak egiten ditu, gure aberastasun musikalaren adibide diren obrekin. Lorpen handienen artean, nazioarteko 17 sari ditu, dagoeneko bostehundik gora emanaldi eskaini ditu bere ibilbide oparoan eta 11 diskotan parte hartu du edo/eta ekoizpen-lanetan aritu da.

Kontzertu honetan Landarbaso Abesbatzak aurkeztuko duen egitarauak zailtasun tekniko handia du. Aro barrokotik hasi eta gaur egunera arte, Victoriatik abiatu eta Guridiraino, konpositore baltikoetatik igaroz, emozioz betetako kontzertua izango da. Obra sakro sakonenetan, ametsik gozoenetan, barne begiradetan zein maitasunean, denetan aurki ditzake edonork zorionerako bideak. Eta Landarbaso Abesbatzak bide horiek arakatuko ditu hain garai eta ibilbide ezberdinetakoak diren musikagile hauek gurutzatuz.

 

LANDARBASO ABESBATZA

Iñaki Tolaretxipi, zuzendaria
Josetxo Brey, bakarlaria
Maddalen Dorronsoro, bakarlaria
Iñaki Mendizabal, bakarlaria
Oihana Eizagirre, flauta
Ane Francisco, flauta
Jon Padilla, perkusioa


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.


Artistak

Landarbaso abesbatza

Landarbaso abesbatza

Informazio gehiago
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or