Sarreren informazioa
Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai, beti ere eserleku librerik balego.
Abonu-zikloko salneurri bereziak
Salneurri berezia
65 urtetik gorakoentzat, 30 urtetik beherakoentzat, Euskadiko Orkestraren abonamendua dutenentzat, ikasle eta langabeentzat (txartel-leihatilan aplikatuko da).
Azken orduko gaztea (10 euro)
30 urtetik beherakoek 10 euroko sarrerak eskuratzeko aukera izango dute, gune guztietarako, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago. Horretarako, dagokion kontzertu-aretoaren txartel-leihatilara bertaratu beharko dira.
Offline salmenta-puntuak
Bilbo
Euskalduna Jauregiko Txartel-leihatila
Astelehenetik larunbatera: 17:00-20:00 h.
Kontzertu egunetan, 12:00-14:00h ordutegian ere.
Donostia
Kursaal Auditoriumeko Txartel-leihatila
Astelehenetik asteazkenera: 11:30-13:30 h.
Osteguna eta ostirala: 11:30-13:30 h. eta 17:00-20:00 h.
Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren emanaldia dagoen egunetan:
11:30-13:30 h. eta 17:00h-20:00 h.
Orkestraren egoitzan egiten diren Miramongo Matinéeak eta Musika Familian kontzertuetako sarrerak kontzertu egunean bertan eros daitezke ere, Egoitza horren txartel-leihatilan, bete gabeko eserlekurik badago.
Gasteiz
Principal Antzokiko Txartel-leihatila
Asteartetik larunbatera (jaiegunak kenduta): 18:30-20:30 h.
Emanaldi egunetan, aipatua hasi baino bi ordu lehenago.
Telefonoz
945 16 10 45. Kreditu-txartelaz eginiko ordainketak, ohiko ordutegiaren barruan.
Iruña
Baluarte Auditoriumeko Txartel-leihatila
Astelehenetik larunbatera: 11:00-14:00 h. eta 17:00-20:00 h.
Adin txikikoen sarbidea
5 urte baino gutxiago dituzten haurrek ezingo dute aretora sartu haurrei zuzenduta ez dauden kontzertuetan.