Abonu Denboraldia 2023/24

Abonu Denboraldia

En esta nueva Temporada de Conciertos de Euskadiko Orkestra queremos llamar la atención sobre el ser humano que crea y transforma.

Informazioa

Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldi berri honetan sortzen eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi dugu arreta. Pertsona jarriko dugu erdigunean, pertsona ekintzaile eta arduratsua, mundua mugitzen duena bere bizi-esperientzien bidez, batzuetan espiritualak eta beste batzuetan mundutarrak.

Mahler eta bere Hirugarren Sinfoniaren eskutik, betierekotasuna eta maitasuna bezalako kontzeptuak izango ditugu, eta esperientzia erlijiosoa bezalako gaiek Brucknerren izena izango dute, bere Zazpigarren Sinfoniarekin. Alde espiritualago horrekin kontrastean, badira autore batzuk unibertso desberdinetatik bizitza pribatuari eta mundutarrari kolore paleta ahalik eta zabalena jartzen diotenak, hala nola Dutilleux, bere Correspondances lanarekin, eta Strauss, Aus Italien eta Etxeko Sinfoniarekin. Rakhmaninovek Hirugarren Sinfonian eta Pianorako Bigarren Kontzertuan erakusten du jaioterriaren nostalgia zein pisutsua izan daitekeen. Prokofieven Alexander Nevskik heroiaren gorazarrea irudikatzen du, eta horrek Dvoraken Zazpigarren Sinfoniarekin konekta gaitzake, herriaren borrokaren eta nahien aldarrikapena hartzen baitu oinarri txekiarraren lanak. Identitatearen kontzeptuak bere adierazpen gorena Die ersten Menschenen izango du, Stephanen opera, Adam eta Eva Paradisutik bota osteko giza izaeraren disekzio freudiarrarekin urratzen gaituena.

Giza kontzeptu horiek guztiak artean oinarritzen dira, aliatu iradokitzaile gisa. Horregatik pozten gaitu, besteak beste, bide honetan Aaron Coplandekin Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 75. urteurrena ospatzeak, baita Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ere, Antonio Lauzurikari enkargatutako lan batekin.

Denboraldi honetan, eta agian beti Euskadiko Orkestran, gizakia eta artea etengabeko gogoetan daude.

Kontzertuak eta Sarrerak