Orkestra

Robert Treviño, zuzendari titularra

Erabateko talentua eta emozioa.
https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/robert-trevino.jpg?itok=XUpMV0BU,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/robert-trevino-2.jpg?itok=vWYXFZru,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/robert-trevino-3.jpg?itok=sBnvy_aG

“Musika gizakiaren lorpenik handiena da. Musikaren bitartez, elkarri gerturatzen gara eta gure arimetan ditugun alderdi egiazkoenak, zintzoenak eta jainkotiarrenak transmititzen ditugu. Artistek kemena transmititu behar diegu gizaki osoa goratu nahi dutenei. Euskadiko Orkestrak, eta nik neuk, enpatia, amodioa, pasioa eta indarra sustatu nahi dugu gure entzuleen artean eta mundu osoan”.

Utz gaitzazu zu hunkitzen!

 

Robert Treviñok denbora gutxi behar izan du egungo orkestra-zuzendari estatubatuar bikainenen artean sartzeko, baina horrez gain, belaunaldi gazteko talenturik baloratuenetako bat ere bada. Une honetan honako kargu hauek ditu: Euskadiko Orkestraren zuzendari titularra, RAI-ren Orkestra Sinfoniko Nazionalaren zuzendari nagusi gonbidatua eta Malmoko Orkestra Sinfonikoaren aholkulari artistikoa.

Berrikiago, Ondinerekin –musika klasikoko diskoetxe garrantzitsuenarekin– urte anitzeko grabaketa-kontratu bat sinatu du; Malmoko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Beethovenen ziklo sinfoniko bat kaleratu zuen lankidetza horren bidez, eta gorespen handia jaso zuen lan horrek. Gainera, 2021eko apirilean Euskadiko Orkestrarekin Ravelen album bat kaleratu zuen.

Ondinerekin egingo dituen hurrengo grabazioen artean honakook daude: erdi ahaztuta dauden maisulan estatubatuarren bilduma bat Euskadiko Orkestrarekin eta Einojuhani Rautavaararen lanak (munduko estreinaldi batzuk barne) jasoko dituen beste bilduma bat Malmoko Orkestra Sinfonikoarekin. Bruchen sinfonien ziklo bat grabatu zuen Bambergeko Orkestra Sinfonikoarekin, eta CPO diskoetxeak argitaratu zuen lan hori 2020ko abuztuan; erreseina onak izan zituen nazioartean.

Orkestrako Zuzendaritza Onenaren James Conlon Saria irabazi zuen Aspen hiriko Musika Jaialdi eta Eskolan; geroago, Cincinnatiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen, baita New York City Operan ere. 2013ko abenduan, Treviñok nazioarteko interesa erakarri zuen Bolxoi Antzokian egin zuen lanagatik, Verdiren Don Carlo obraren ekoizpen berri bat gidatu zuenean. Errusiako prentsak honako hau adierazi zuen: «Van Cliburnen interpretazioaz geroztik musikari estatubatuar batek ez du halako arrakasta izan Moskun». Geroago, Urrezko Maskara sarietarako hautatu zuten Treviño, zehazki, «ekoizpen berri bateko zuzendari onena» sarirako. 

Azken denboraldietan, Treviñok konpromiso ugari hartu ditu Europan, besteak beste, hauekin: Londresko Orkestra Sinfonikoa, Municheko Orkestra Filarmonikoa, Londresko Filarmonikoa, Züricheko Tonhalle Orkestra, Leipzigeko Gewandhaus Orkestra, Vienako Sinfonikoa, Helsinkiko Filarmonikoa eta Berlingo Rundfunk Orkestra Sinfonikoa. Clevelandeko Orkestran eta San Frantzisko, Toronto eta Detroiteko orkestra sinfonikoetan ere izan da zuzendari, eta Washingtongo Opera Nazionalak berriki ekoitzitako Eujenio Onegin obra zuzendu du.

Pandemiaren ondorioz laburragoak izan diren 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldietan, Robertek Euskadiko Orkestra, Malmoko Orkestra Sinfonikoa eta Anberesko Orkestra Sinfonikoa zuzendu ditu Europako touretan, eta Parisko Orkestran eta Londresko Errege Orkestra Filarmonikoan (Royal Philharmonic Orchestra) ere parte hartu du, zuzendari gisa, lehen aldiz. Konpromiso berri ugari ditu: besteak beste, Zuricheko Tonhalle Orkestran eta Sao Pauloko, Vienako eta Bambergeko Orkestretan parte hartu du, baita Alemaniako SWR eta RAI Torino Orkestra Sinfonikoetan ere.

Bere hurrengo estreinaldiak honako orkestrekin egingo ditu: Baltimoreko Sinfonikoa, Utahko Sinfonikoa, Salzburgoko Grosses Festspielhaus, La Scala Filarmonikoa, Italiako Svizzeriako Orkestra, Toulouseko Orkestra Nazionala, Koloniako Gurzenich Orkestra, Gulbenkian Orkestra eta Osakako Orkestra Filarmonikoa. Itzulerako bisitak Euskadiko Orkestra, Malmoko Sinfonikoa, Leipzigeko MDR Sinfonikoa eta Varsoviako Sinfonikoarekin izango dira, besteak beste. Treviño Malmoko Sinfonikoaren zuzendari titularra izan da orain arte, baina 2021ean iragarri zuen orkestra horren aholkulari artistikoa izango zela bi urtez. Aldi berean, RAIko Orkestra Sinfoniko Nazionaleko zuzendari nagusi gonbidatu kargua hartuko zuela iragarri zuen, hasiera batean hiru urtez.

Robert Treviñok garrantzi handiko konpositoreekin debutatu eta lan egin du, besteak beste, John Adams, Philip Glass, Sofia Gubaidulina, Jennifer Higdon, André Previn, Augusta Read Thomas, Shulamit Ran eta John Zorn musikagileekin. Bere hainbat hezkuntza-proiektuen artean dago berriki egin duen egonaldia Royal Academy of Music-en.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
11 Al
12 Ar
13 Az
13 iraila, 2023 Asteazkena, 19:30 h.
Bestelako jarduerak II. RenHacer Jaialdia Ramón Tebar Donostia
II. RenHacer Jaialdia
14 Og
15 Or
16 Lr
16 iraila, 2023 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak II. RenHacer Jaialdia Ramón Tebar Arantzazu
II. RenHacer Jaialdia
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
23 Lr
23 iraila, 2023 Larunbata, 12:00 h.
Bestelako jarduerak Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
24 Ig
25 Al
26 Ar
27 Az
28 Og
29 Or
29 iraila, 2023 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mahler 3 Robert Treviño Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Mahler 3
30 Lr
30 iraila, 2023 Larunbata, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mahler 3 Robert Treviño Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 3