Orkestra

Konpromiso soziala

Euskadiko Orkestrak gizartearekiko duen konpromisoa islatzen duten proiektuak

POCTEFA

ARTIS+. ARTEA, GIZARTERATZEKO

ZER DA ARTIS+?

ARTIS+ Frantzia hegoaldearen, Euskadiren eta Kataluniaren arteko lankidetza-proiektu bat da. Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak bultzatzen du, Interreg POCTEFA 2021-2027 lurralde-lankidetzako Europako programaren barruan. 

HELBURUAK

  • ARTIS+ ekimenaren helburu nagusia mugaz gaindiko kultura-ekipamenduen inklusio- eta irisgarritasun-erronkei erantzutea da, desgaitasun-arrazoiengatik (ikusmena, entzumena, kognizioa edo mugimendua) edo gizarte-arrazoiengatik baztertuta geratzeko arrisku handiena duten kolektiboei zuzendutako programa espezifikoak sortuz.
  • ARTIS+ek gizarte-kohesiorako tresna izan nahi du, kultura-jardueretan ahulenak diren kolektiboen parte-hartzea areagotzeko.

NOR DA ARTIS+EKO PARTAIDE?

Proiektua osatzen duten bazkideak hauek dira:

  • Kataluniako Generalitateko Kultura Saila
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Région Occitanie Pyrénées Méditerranée Kultura Ondarearen Zuzendaritza
  • Euskadiko Orkestra
  • OPPB-El Camino (Paueko Orkestra)
  • Consorci de L'Auditori i l'Orquesta partzuergoa (OBC)
  • Orchestre national du Capitole de Toulouse                                                                 

ARTIS+. POCTEFA 2021-2027 PROGRAMA

POCTEFA 2021-2027 programaren ardatz eta helburu hauen barruan dago ARTIS+:

  • Kulturaren eta turismo jasangarriaren zeregina indartzea garapen ekonomikoan, gizarte-inklusioan eta gizarte-berrikuntzan.
  • Mugaz gaindiko lurraldea helmuga turistiko jasangarri gisa bultzatzea, kultura eta ondare erkideak garatzea eta bertako eragileen jarduera eta gaitasuna sustatzea.
  • Europa sozialago eta inklusiboago bat.

PROIEKTUAREN EKINTZAK

1. Herritarren kultura-eskubideak arautzen dituzten esparru estrategikoak eta araudiak bateratzea eta garatzea

Ekintza honen helburua herritarren kultura-eskubideak bermatzeko praktika onak trukatzea da. Bazkide guztiek parte hartzen dute eta hiru fasek osatzen dute:

  • Garatutako lurralde-estrategien analisia.
  • Kultura-ekipamenduen gizarteratzeko erronkei eta horiei aurre egiteko identifikatutako praktikei buruzko mugaz haraindiko hartu-emana, jardunaldietan jorratua, eta zeinetara interes-taldeak ere gonbidatuta dauden.
  • Kultura-jardueretan herritarren parte-hartzea hobetzeko gidak eta arauen egokitzapenak diseinatzea eta garatzea.

2. Kultura-irisgarritasunari buruzko azterketa eta trebakuntza

Ekintzaren ardatza, alde batetik, kultura-ekipamenduen irisgarritasun-maila aztertzeko metodologien hartu-emanean eta dagozkion irisgarritasun-planak prestatzea da. Bestetik, gizarte-bazterketa arriskuan dauden taldeekin lan egiten duten museo eta arte bisualen sektoreko profesionalei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak egitea.

3. Eszena- eta musika-ekipamenduetan kultura-eskubideak ezartzeko programa integralak sortzeko ekintza pilotuak

Ekintza honen bidez, parte hartzen duten kultura-ekipamenduek beste ekintzetan garatutako atal teorikoa – araudietan, esparru estrategikoetan eta inplementazio-gidetan bideratua – frogatzen dute. Proba pilotuak hiru jarduera nagusik osatzen dituzte, kolektiboaren arabera:

  • Eskolako publikoari zuzendutako musika-jarduerak, ingurune sozioekonomiko konplexuetatik datozen haurrengan arreta berezia jarriz. L'Auditori-k, Cantania proiektuarekin, OPPB-El Camino-k eta Euskadiko Orkestrak, Logelan Logale kantatarekin eta Musika Gela zikloarekin parte hartzen dute.
  • Desgaitasun fisikoa edo intelektuala duten pertsonei eta mendekotasun edo narriadura kognitibo nabarmena duten adinekoei zuzendutako musika-jarduerak. L 'Auditori-k, La Banda ens Apropa eta Cantània + Accesible proiektuekin, eta Euskadiko Orkestrak, tailer eta kontzertu inklusiboekin eta Matinéeak hurbiltzen proiektuarekin parte hartzen dute.
  • Landaratzea dela-eta lurralde-arrazoiengatik bazterketa arriskuan dauden herritarrei zuzendutako musika-jarduerak. Orchestre National du Capitole de Toulouse-k, L’Auditori-k, Canta amb l’OBC proiektuarekin, eta Euskadiko Orkestrak, Abestu Euskadiko Orkestrarekin eta Euskadiko Orkestra Herrietan proiektuekin parte hartzen dute.

Proiektua kapitalizatzeko azken jardunaldi bat antolatzea ere aurreikusten da, proiektuan zehar egindako praktikak eta lortutako emaitzak kultura-komunitateari helarazteko asmoz.

ARTIS+ PROIEKTUAREN FINANTZAKETA

  • ARTIS+ proiektuaren aurrekontua, guztira, 1.988.980 €-koa da.
  • Europar Batasuneko Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programak (POCTEFA 2021-207) FEDER funtsak darabiltza eta aurrekontu osoaren % 65 finantzatzen du:  ‎‎1.292.837 €‎. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

GAUZATZE-EPEA

  • 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra

 


 

Gertu Kultura

GERTU KULTURA. INKLUSIORAKO ATEA

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek kultura eskura izan dezaten laguntzeko elkartu diren kultura-programatzaileen sare bat da Gertu Kultura Gipuzkoa. Irabazi asmorik gabeko ekimen honen helburua kulturaren bitartez pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, kultura-espazio eta -esperientzia bereziak biltzen ditu prezio oso murritzetan, lehentasunarekin eta kolektibo ezberdinen beharrak entzutean eta behar horiei erantzutean oinarritutako tratu pertsonalizatuarekin.

Gertu Kultura Apropa Cultura Saretik dator; sare hori Bartzelonako Auditori musika-zentroan abiarazi zen eta, Katalunian ia bi hamarkadako ibilbidea egin ondoren, erreferentziazko sare inklusiboa da gaur egun, 190 kultura-programatzaile baino gehiagorekin, 1.800 gizarte-erakunde baino gehiagorekin eta 54 udalerri baino gehiagorekin.

Gertu Kultura gainerako lurraldeetara hedatzeko asmoz sortu da Gipuzkoan eta dagoeneko 15 kultura-programatzaile eta 20 erakunde bildu ditu bere baitan. Sare honekin programatzaile bezala bat egin duen lehen erakundeetako bat izan da Euskadiko Orkestra.

Gertu Kulturarekin bat egitean Euskadiko Orkestrak erabateko gizarteratzearen alde lan egiten jarraitzen du, Adimen edo Garapen Urritasuna duten Pertsonen Elkarteen Euskal Federazioarekin (FEVAS) 2009an hasitako lankidetzari segida emanez. Bestelakotasun funtzionala duten pertsonak protagonista dituzten egitasmoak egiten dituzte ordutik: hainbat tailer Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta kontzertuak orkestraren Miramongo egoitzan. Jarduera horiek “Praktika On” izendatu zituen FEAPSek, Adimen ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Espainiar Konfederakuntzak. Soinu Mosaikoa egitasmoak ere lankidetza horretan du sorburua. Ekimen hori Espainiako 14 orkestretara hedatu zen, musika garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko tresna bihurtzen duen praktika aitzindari gisa.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urtarrila

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 urtarrila, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Brahms / Dvorak Alexandre Bloch Bilbao/Bilbo
Brahms / Dvorak
11 Lr
11 urtarrila, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 7. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián
7. Matinéea: Eguzkilore
12 Ig
13 Al
13 urtarrila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Brahms / Dvorak Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Brahms / Dvorak
14 Ar
14 urtarrila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Brahms / Dvorak Alexandre Bloch Vitoria/Gasteiz
Brahms / Dvorak
15 Az
15 urtarrila, 2025 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Brahms / Dvorak Alexandre Bloch Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Brahms / Dvorak
16 Og
16 urtarrila, 2025 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Brahms / Dvorak Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Brahms / Dvorak
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
23 Og
24 Or
24 urtarrila, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Saint-Saëns / Szymanowski Lukasz Borowicz Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Saint-Saëns / Szymanowski
25 Lr
25 urtarrila, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 8. Matinéea: Romantic Group Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
8. Matinéea: Romantic Group
26 Ig
27 Al
27 urtarrila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Saint-Saëns / Szymanowski Lukasz Borowicz Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Saint-Saëns / Szymanowski
28 Ar
28 urtarrila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Saint-Saëns / Szymanowski Lukasz Borowicz Vitoria/Gasteiz
Saint-Saëns / Szymanowski
29 Az
29 urtarrila, 2025 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Saint-Saëns / Szymanowski Lukasz Borowicz Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Saint-Saëns / Szymanowski
30 Og
31 Or