Miramongo Matinéeak 2023/24

Miramongo Matinéeak

Euskadiko Orkestraren ganbera musikako zikloa, 16 kontzerturekin larunbat goizetan Miramonen.

Informazioa

Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitza beste Denboraldi batez, larunbat goizetan, musikaren mila aurpegiak ezagutzeko kaleidoskopio batean bihurtuko da. Orkestrako dozenaka kidek instrumentu-konbinazio ugariko hirukoteak, laukoteak eta boskoteak osatu dituzte, barrokotik gaur egunera arteko askotariko errepertorioa eskaintzeko. Hori guztia formatu arin, lasai eta kalitatezkoan, ordubete inguruko iraupenekoa, musikariei dibertsifikatzeko aukera ematen diena, ohiko habitat sinfonikotik ateratzen baitira. Gonbidatu berezi gisa aipatzekoak dira programazioan lurraldeko bi abesbatza garrantzitsu —Landarbaso Abesbatza eta Euskal Herriko Gazte Abesbatza— eta nazioarteko proiekzioa duen Alfonso Gomez pianista gasteiztarra, aurretik gure orkestraren Abonu Denboraldian parte hartuko duena.

Babeslea: Kutxa Fundazioa

Kontzertuak eta Sarrerak