Musika Gela 2023/24

Musika Gela

Ziklo hau kalitateagatik eta bere helburu hezitzaile, sozial, inklusibo eta magikoei beti adi dauden ekoizpen musikalen berezko lanketagatik nabarmentzen da.

Informazioa

“Artearen komedia”-ren magia eta sormena eta bere ahalmen eraldatzailea dira Musika Gelaren proposamen berrien bi ardatzak. Ziklo hau kalitateagatik eta bere helburu hezitzaile, sozial, inklusibo eta magikoei beti adi dauden ekoizpen musikalen berezko lanketagatik nabarmentzen da. Euskadiko Orkestrako musikariek ahalegin guztiak egiten dituzte emaitza bikainak lortzeko, eta arte eszenikoetako eta musika-bitartekaritzako kideak izaten dituzte bidelagun.

Elkarrekin sortuk parte-harztea eta soinu-unibertsoaren esplorazioa sustatuko ditu; Pantomima musikaren eta antzerkiaren historia dibertigarria izango da, Barrokotik Erromantizismora doan errepertorioaren bidez; Polikinela festa sinfoniko bihurtuko da, gure publikoaren ahots-kordak eta gorputza dardarka jarriko dituena; eta Misterioan trama artearen komediako pertsonaiei dagozkien misterio eta igarkizunetatik joango da.

55 jarduera baino gehiago izango ditugu Musika Gelaren Denboraldi berrian, honako hauen artean banatuta: Musika Familian kontzertuak, Eskola Kontzertuak, entsegu irekiak, irakasleentzako tailerrak, sentsibilizazio-tailerrak eta Fevas-Plena Inclusión Euskadirekin lankidetzan egindako tailerrak. Musika Gelan lan egiten dugu gure proposamenak pertsona guztientzat eskuragarri izan daitezen.

Ziklo hau kalitateagatik eta bere helburu hezitzaile, sozial, inklusibo eta magikoei beti adi dauden ekoizpen musikalen berezko lanketagatik nabarmentzen da.

Kontzertuak eta Sarrerak