9. Matinéea: Belharra
A. Dvorak
2. Hari kintetoa [30']
J. Françaix
Oktetoa [20']
Informazioa
Belharrak Miramongo Matinée berri hau Antonin Dvoraken Harirako 2. Kintetoarekin hasiko du. Obra honekin Wagner eta Alemaniako Erromantikoen eraginetik urruntzen hasi zen, bere obran nonahikoa baitzen, eta txekiar inspirazio nazionalera itzuli zen. Obra 1875ean konposatu zuen ganbera-musikako lehiaketa baterako, Pragako Zirkulu Artistikoa erakundeak babestua. Epaimahaiak saria eman zion “bereizketa tematikoagatik, konposizio polifonikoan trebetasun teknikoa erakusteagatik eta forma menperatzeagatik”, baita “instrumentuak ondo ezagutzeagatik” ere. Jatorrizko lanak bost mugimendu bazituen ere, Dvorakek Intermezzo izeneko bigarren mugimendua kendu zuen geroago, obra luzeegia eta motelegia izan ez zedin. Lau mugimenduko lan gisa, behin betiko bertsioan, 1888an argitaratu zuen Simrockek.
Bigarren zatian, 1912an jaiotako eta normalean haizezko instrumentuetarako konposatu ohi zuen Jean Françaix konpositore frantziarraren obra bat entzungo da. Klasizismo xarmangarria duela esan ohi da, baita idazkera fin eta dotorea duela ere. Francis Poulenc bere lagunak bezala, musika “gozatzeko” helburuarekin idazten zuen. Klarinete, tronpa, fagot, bi biolin, biola, biolontxelo eta kontrabaxurako oktetoa 1972an konposatu zuen Willi Boskovskiren enkarguz. Boskovski urte askoan Vienako Filarmonikako kontzertinoa izan zen eta orkestraren Urteberriko Kontzertuetako liderra ere bai 80ko hamarkadaren hasierara arte. Boskovski Vienako Zortzikotearen sortzailea ere izan zen, eta ganbera-talde honentzat eskatu zuen obra hau. Françaixek “Franz Schuberten memoriari” eskaini zion oktetoa.
Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.
Artistak
Anne-Marie Harmat
Biolina
Itziar Prieto
Biolina
Natacha Dupuy-Scordamaglia
Biola
Pascale Michaud
Biolontxeloa
Mehmet Sönmez
Kontrabaxua
Sara Zufiaurre
Klarinetea
Anne Charlotte Lacroix
Fagota
Marcos Cruz Pardeiro
Tronpa
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten