Orkestra

Kontratazio-baldintza orokorrak

Orquesta de Euskadi, S.A.
  1. Informazio orokorra eta identifikazioa

 

  1. Baldintza Orokorren xedea

Kontratazio-baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, “BALDINTZA OROKORRAK”), EUSKADIKO ORKESTRA, SAk (aurrerantzean, “EUSKADIKO ORKESTRA”) https://sarrerak.euskadikoorkestra.eus URL helbidearen bitartez (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) Interneteko erabiltzaileen esku (aurrerantzean, “ERABILTZAILEAK”) jartzen dituen sarreren erosketa arautzen duten baldintzak zehazten dituzte.

Ondorioz, BALDINTZA OROKORREN mende geratzen da EUSKADIKO ORKESTRAK sustatzaile gisa antolatzen dituen jardueretara joan eta aipatuetan parte hartzeko aukera ERABILTZAILEARI ematen dioten eta ORKESTRAK ardura esklusiboarekin WEBGUNEAREN bidez saltzen dituen sarreren (aurrerantzean, “SARRERAK”) kontratazioa, ERABILTZAILEEN aldetik.

 

  1. EUSKADIKO ORKESTRAREN identifikazio-datuak
  • Izen soziala: EUSKADIKO ORKESTRA, SA
  • Helbidea: Miramon Pasealekua 124, Donostia (Gipuzkoa).
  • IFK: A-20077541
  • Erregistro-datuak: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua: 1.357. liburukiko 1. folioaren SS-7.171 orrialdea.
  • Telf.: 943 01 32 32
  • Faxa:  943 30 83 24
  • Posta-e: itovar@euskadikoorkestra.eus

 

  1. BALDINTZA OROKORREN baliotasuna eta zuzenketa

WEBGUNEAREN bidez SARRERAK erosi ahal izateko, ERABILTZAILEAK BALDINTZA OROKORRAK irakurri eta osotasunean onartu beharko ditu, baldintzarik gabe, erosketa-prozesuan zehar horretarako prestaturiko sistema teknikoaren bidez. Hori egin ezean, ezingo da erosketa gauzatu.

SARRERA zehatz batzuen erosketarako dagokion BALDINTZA BEREZIAK zehatz daitezke ere, BALDINTZA OROKORRAK osatzeko. Baldintza berezi horiek WEBGUNEAN egongo dira, ERABILTZAILEENTZAT eskuragarri ere (aurrerantzean, “BALDINTZA BEREZIAK”).

EUSKADIKO ORKESTRAK BALDINTZA OROKORRAK aldatzeko eskubidea gordetzen du, bai eta SARRERA zehatz batzuen kasuan ezarritako BALDINTZA BEREZIAK aldatzekoa ere. Indarrekoak, erosketa gauzatzeko unean WEBGUNEAK ERABILTZAILEEN esku dituen baldintza horiek izango dira. Nolanahi ere, aldaketa horiek ez dute inolako atzera-eraginik izango aurretik kontrataturiko produktu eta zerbitzuetan.

 

  1. ERABILTZAILEAREN gaitasuna

WEBGUNEAREN bidez eskainitako produktu eta zerbitzuak beren izenean eta eskubidean ekingo duten pertsona fisiko partikularrei zuzenduta daude. Gaitasun horretatik kanpo gelditzen dira edonolako pertsona juridikoak, bai eta bere jarduera profesionalaren barruan SARRERAK etorkizunean saltzeko xedearekin erosi nahi duten pertsona fisikoak ere.

Era berean, WEBGUNEAREN bidez sarrerak erostea Espainiako legediaren arabera adinekoak eta ekiteko gaitasun osoa duten pertsona fisikoetara mugatua dago, bai eta Kode Zibilean ezarritako baldintzei jarraiki adingabe emantzipatuak diren pertsonetara ere.

BALDINTZA OROKORRAK onartzerakoan, aurrean ezarritako baldintzekin bat ekiteko eta kontratatzeko lege-gaitasun nahikoa duela adierazi eta bermatzen du ERABILTZAILEAK.

 

  1. Hizkuntza

ERABILTZAILEAREN ETA EUSKADIKO ORKESTRAREN arteko kontratua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez gauza daiteke, ERABILTZAILEAK hizkuntz horietan baititu eskuragarri BALDINTZA OROKORRAK eta, dagokionean, BALDINTZA BEREZIAK ere.

 

  1. Eskaintzaren eremu geografikoa

SARRERAK WEBGUNEAREN bitartez eros daitezke, inolako lurralde-mugarik gabe.

 

 

  1. Kontratazio/erosketa prozedura

ERABILTZAILEAK erosi nahi dituen SARRERAK aukeratu beharko ditu WEBGUNEAN, bakoitzaren zenbat ale ero nahi dituen adieraziz ere.

SARRERA bakoitza aukeratzerakoan, bere informazio zehatza agertuko da. Ondoko datuak ageriko dira berariaz: eskatutako aleak, ale baten salneurria, jaulkitze-gastuak eta eskatutako aleen guztizko salneurria (BEZ barne).

Erosi nahi dituen SARRERA guztiak aukeratu eta gero, ERABILTZAILEAK “Erosi” botoia sakatu beharko du. Honela, “Erosketa baieztatu” atalera igaroko da ERABILTZAILEA.

Erosketa baieztatu” atalean, aukeratutako SARREREN laburpen bat ikusiko du ERABILTZAILEAK. Ondoko datuak ageriko dira berariaz: eskatutako aleak, ale baten salneurria, jaulkitze-gastuak eta eskatutako aleen guztizko salneurria (BEZ barne); eta harremanetarako datuak betetzeko inprimaki bat.

Hasitako erosketa eta kontratazioa gauzatzeko, BALDINTZA OROKORRAK onartu beharko ditu ERABILTZAILEAK; horretarako, bere esku jarritako derrigorrezko check-boxa erabili beharko du eta, ondoren, "Erosi eta baieztatu” atalean bere esku jarritako ordainketa-sistemetako bat aukeratu beharko du.

BALDINTZA OROKORRAK onartuta eta ordainketa ERABILTZAILEAK aukeratu duen sistemaren bidez baieztatu ondoren, kontratazioa gauzatua egongo da. Izapide horren ondorioz, “Home Ticket” izeneko artxibo elektronikoa edo SARRERA sortuko da. Aipatu artxiboa bide elektronikoak erabiliz bidaliko zaio ERABILTZAILEARI, ERABILTZAILEAREN eta EUSKADIKO ORKESTRAREN arteko kontratu gisa, eta EUSKADIKO ORKESTRAREN Bezeroen Arreta zerbitzuaren bidez eskuratu ahalko du ERABILTZAILEAK.

Erosketa bukatuta, WEBGUNEAK esleitutako eskaera-zenbakia erakutsiko dio ERABILTZAILEARI, dagokion erosketa-baieztapena bidaliko delarik ere. Bere kasuan, SARRERAK bidaliko zaizkio, ERABILTZAILEAK eman duen posta elektronikoko helbidera, 24 orduko gehienezko epean.

 

Posta hori ezarritako epean jasoko ez balitz, sarean izandako behin-behineko komunikazio arazo baten edo ERABILTZAILEAK eman duen posta-helbidean egondako akats baten ondorio izan daiteke. Horrela balitz, komenigarria litzateke EUSKADIKO ORKESTRAREN Bezeroen Arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzea (mazpiroz@euskadikoorkestra.eus).

 

Erosketaren baieztapena jasotzerakoan ERABILTZAILEAK akatsen bat aurkituko balu emandako datuetan, harremanetan jar daiteke EUSKADIKO ORKESTRAREN Bezeroen Arreta zerbitzuarekin (mazpiroz@euskadikoorkestra.eus), aipatuak zuzentzeko.

 

 

  1. Ordainketa moduak

ERABILTZAILEAK kreditu- edo zordunketa-txartel baten bidez (VISA eta MASTERCARD) ordain dezake bere erosketaren zenbatekoa. Aukeratutako ordainketa moduaren ondoriozko gastu guztiak ERABILTZAILEAREN ardura izango dira.

Kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez egindako ordainketa guztiak finantza-erakunde baten ordainketa seguruko sistema baten bidez egiten dira. Honek, txartelaren datuak enkriptatzen ditu. Ordainketa sistemari ahalik eta segurtasun handiena emateko xedearekin, EUSKADIKO ORKESTRAK ordainketa moduetako bere hornitzaileen ordainketa seguruko sistemak erabiltzen ditu. Zentzu horretan, ordainketaren sekretupeko datuak zuzenean transmititzen dira, eta era enkriptatu batean (SSL), dagokion finantza-erakundera.

Ordainketa aipatu sistemaren bidez egitean, sistemak txartela jaulki duen finantza-erakundea kontaktatuko du eta honek, eragiketa baimentzea eskatuko dio baimentze-kode pertsonal baten bidez. Eragiketa, kreditu-txartela jaulki duen bankuak baimentze-kodea berresten badu gauzatuko da bakarrik. Hori gertatuko ez balitz, eragiketa errefusatuko litzateke.

Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duenak (aurrerantzean, “KEDLO”), bere 112. artikuluan dioen arabera, erosketa baten zenbatekoa iruzurrez edo bidegabeki kobratu bada ordainketa-txartelaren datuak erabiliz, bere titularra den ERABILTZAILEAK kargu hori berehala deuseztatzea eska dezake. Kasu horretan, dagokion zordunketa- eta kobratze-eragiketak ahalik eta azkarren egingo dira EUSKADIKO ORKESTRAREN eta ERABILTZAILEAREN kontuetan.

Nolanahi ere, erosketa txartelaren titularra den ERABILTZAILEAK egingo balu eta dirua bueltatzeko eskaria indarreko legeak ezartzen dituen baldintzetan eginiko deuseztatze-eskubidea gauzatzearen ondorioa ez balitz, ERABILTZAILEAK deuseztatze horren ondorioz sorturiko kalte eta ordainak ordaindu beharko dizkio EUSKADIKO ORKESTRARI.

 

 

  1. Faktura

Kontratazioa gauzatu eta BALDINTZA OROKORRAK onartzen dituenean, ERABILTZAILEAK dagokion faktura elektronikoaren betetzea onartzen du berariaz, bai eta posta elektronikoaren bidezko bere igortzea ere, erosketa-prozesuan horretarako adierazitako helbidera. ERABILTZAILEAK uko egin diezaioke aipatu onartzeari. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko du ondoko helbidera: mazpiroz@euskadikoorkestra.eus.

 

 

  1. SARRERAK entregatzea

Erabiltzaileak bi aukera izango ditu: SARRERAK KUTXABANK, SA erakundearen kutxazain automatikoren batean jasotzea; edo berak eman duen posta elektronikoan jasotzea. Azken kasu horretan, sarrerak inprimatu beharko dira. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da SARRERA erakustea ERABILTZAILEARI dagokion jarduerara sartzen uzteko eta/edo aipatuan parte hartzen uzteko. SARRERA gailu mugikorrean erakusteak ez du inolako baliorik xede honetarako.

 

 

  1. Berme eta erantzukizun-muga

ERABILTZAILEAK SARRERAK WEBGUNEAREN BIDEZ erosten dituenean, EUSKADIKO ORKESTRAK horien xede diren jardueren garapena bermatu beharko du, bai eta aplikagarriak diren lege baldintzak beteko dituela ere; ERABILTZAILEAREN erreklamazio guztiak EUSKADIKO ORKESTRARI zuzenduko dira.

Nolanahi ere, EUSKADIKO ORKESTRAK ezin du bermatu jarduera horien edukia ERABILTZAILEAREN gustuetara egokituko direnik, ez eta/edo jarduera horrengan jarri dituen itxaropenetara ere, WEBGUNEAN eskuragarri dagoen informazio zehatzaz haraindi.

 

 

  1. Atzera egiteko eskubidea, itzultzeak eta erreklamazioak

 

  1. Atzera egiteko eskubidea

Kontratu bat atzera egiteko eskubidea, erabiltzaileak eta kontsumitzaileak egindako kontratua eraginik gabe uzteko duen gaitasuna da. Horren jakinarazpena, aipatu eskubidea gauzatzeko ezarritako epearen barruan bidaliko dio beste aldeari, bere erabakia justifikatzeko beharrik gabe eta inolako zigorrik gabe. Finean, eskaria justifikaziorik gabe itzultzeko aukera da.

KEDLOren 103.1) artikuluak dioenaren arabera, atzera egiteko eskubidea ez da SARREREN erosketetan aplikagarria izango.

 

  1. Aldaketak eta itzultzeak

Erosketa egiteko prozedura amaituta, ez da aldaketarik onartuko eta ez da SARREREN zenbatekoa itzuliko, ikuskizuna bertan behera geratu ezean. Hori da eserlekuen zenbatekoa itzultzeko baliodun zio bakarra.

 

  1. Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

ERABILTZAILEEK beren iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bidali diezaiokete EUSKADIKO ORKESTRARI. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko diote EUSKADIKO ORKESTRAREN Bezeroen Arreta zerbitzuari (mazpiroz@euskadikoorkestra.eus).

 

 

  1. Pribatutasun politika

SARRERAK erosteko prozeduran zehar ERABILTZAILEAK ematen dituen izaera pertsonaleko datuen tratamendua EUSKADIKO ORKESTRAREN eginkizuna da, tratamendu horren Arduraduna den heinean. Aipatuan, ondoko ebazpenen mende egongo da:

  • Informazio-eskubidea

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 lege Organikoak, abenduaren 13koak (aurrerantzean, “DPBL”) dioena betez, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategiak daudela EUSKADIKO ORKESTRAREN ardurapean. Beren xedeak behean zehaztutakoak dira eta behar bezala erregistratuta daude Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.

  • Tratamenduaren xede diren datuak

ERABILTZAILEAK xede horretarako WEBGUNEAN sarturiko inprimakien bitartez erosketa-prozesuan zehar eman dituen informazioa tratatuko du soilik EUSKADIKO ORKESTRAK.

  • Datuen tratamenduaren xedea

SARRERAK erosteko prozesuan zehar ERABILTZAILEAK EUSKADIKO ORKESTRARI ematen dion datuen biltze eta tratamenduaren xedea da ERABILTZAILEAK WEBGUNEAREN bidez egin duen erosketa kudeatzea eta ERABILTZAILEEK egindako eskariak kudeatzea eta, ERABILTZAILEAREN baimena duenean, WEBGUNEAREN eta/edo bertan eskainitako produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa igortzea, erregularki, bitarteko elektronikoak erabiliz.

  • ERABILTZAILEAREN baimena

BALDINTZA OROKORRAK onartzeak, erosketa-prozesuan zehar, ERABILTZAILEAREN baimena dakar datuen tratamendurako, beti ere aurreko baldintzekin bat.

Derrigorrezkoa da erosketa egiteko xedearekin jarritako inprimakietan izartxoa (*) daramaten koadrotxoetan eskaturiko izaera pertsonaleko datuak ematea. Derrigorrezkotzat ezarritako koadrotxoak beteko ez balira edo datu okerrak emango balira, EUSKADIKO ORKESTRAK ezingo luke ERABILTZAILEAREN eskaera bete eta honek eskatu dituen SARREREN salmenta behar bezala gauzatu.

Ondorioz, erosketa-prozesuan zehar ERABILTZAILEAK BALDINTZA OROKORRAK onartu eta erosketa-inprimakiko “Amaitu” botoia (edo baliokidea) sakatzen duenean, aipatu inprimakian emandako datuak eta informazioa zuzenak direla aitortzen du.

Izaera pertsonaleko datuetan gerta litekeen edozein aldaketa fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio datu horien titularrak, edozein unetan emandako datuen benetakotasuna eta zehaztasuna bermatuz beti ere.

Hirugarrenen datuak emango balira, ERABILTZAILEAK datu horien titularra den pertsonaren berariazko baimena izan beharko luke datu-komunikazio horretarako.

  • Datuak eskuratu, aldatu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak

Bere datu pertsonalak eskuratu, aldatu eta ezabatzeko eskubideak ditu ERABILTZAILEAK, bai eta horien aurka egiteko eskubidea ere. Eskubide horiek DPBLn zehaztutako baldintzetan gauzatuko dira eta, horretarako, idatzizko eskaria bidali beharko zaio fitxategiaren arduradunari, legediak ezarritako baldintzetan, ondoko helbidera: EUSKADIKO ORKESTRA, SA, Miramon Pasealekua 124, 20014 – Donostia (Gipuzkoa).

  • Datuak lagatzea

Ez dira ERABILTZAILEAK erosketa-prozesuan zehar eman dituen datuak hirugarrenen esku utziko.

  • Konfidentzialtasuna eta Segurtasuna

ERABILTZAILEAK eman dituen izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna bermatzen du EUSKADIKO ORKESTRAK, bai eta izaera pertsonaleko datuei buruzko legediak dioen araberako beren tratamendua ere. Orkestrak datu horiek sekretupean gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Horrez gain, EUSKADIKO ORKESTRAK DPBL garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan zehazturiko datuak babesteko segurtasun-mailak betetzen dituela jakinarazten zaio ERABILTZAILEARI. Orkestrak bere esku dituen bitarteko tekniko guztiak jarri ditu ERABILTZAILEEK EUSKADIKO ORKESTRAREN esku utzi dituzten datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea edo lapurreta saihesteko. Kontuan izan, halere, Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Izaera pertsonaleko datuen babesari loturiko edozein gairi buruzko iruzkin edo eskaririk bazenu, idatz iezaguzu ondoko helbide elektronikora: itovar@euskadikoorkestra.eus.

 

 

  1. Lege aplikagarria

BALDINTZA OROKORRAK eta WEBGUNEAREN bidezko produktu eta/edo zerbitzuen erosketa Espainiako legearen mende daude.

BALDINTZA OROKORREN interpretazioari edo aplikazioari eta/edo WEBGUNEAREN bidezko produktu eta/edo zerbitzuen erosketari buruz sor litezkeen gatazka guztiak epaitegien eskumenen inguruan, kontsumidore eta erabiltzaileei dagokienez bereziki, Espainiako lege aplikagarriak diotenaren arabera eskudunak diren Epaitegi eta Auzitegietan ebatziko dira.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
10 maiatza, 2018 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Beethoven: Pastorala Birgit Kolar Donostia / San Sebastián
Beethoven: Pastorala
11 Or
11 maiatza, 2018 Ostirala, 19:00 h.
Musika Gela Beethoven: Pastorala Birgit Kolar Vitoria/Gasteiz
Beethoven: Pastorala
12 Lr
12 maiatza, 2018 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Enrike Solinís & Euskal Barrokensemble (berria) Donostia / San Sebastián
14. Matinéea: Enrike Solinís & Euskal Barrokensemble (berria)
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
18 maiatza, 2018 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Madril: XLV Ciclo de Grandes Autores e Intérpretes de la Música Gilbert Varga Madrid
Madril: XLV Ciclo de Grandes Autores e Intérpretes de la Música
19 Lr
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
26 Lr
26 maiatza, 2018 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Hemiola Laukotea (berria) Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Hemiola Laukotea (berria)
26 maiatza, 2018 Larunbata, 20:30 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste 2018: Amaiera-kontzertua Robert Treviño Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste 2018: Amaiera-kontzertua
27 Ig
28 Al
29 Ar
30 Az
31 Og
31 maiatza, 2018 Osteguna, 20:00 h.
Abonu-denboraldia Eztanda isila Robert Treviño Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Eztanda isila