Orkestra

Lege-oharra

Erabilera-baldintzak

Lege-informazioa

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak dioenari jarraiki, informazio gizarteko zerbitzu-prestatzaileak beharrezko bitartekoak jarriko ditu esku, zerbitzuaren hartzaileek zein eskumeneko organoek sarbide erraza, zuzena eta doakoa izan dezaten, bitarteko elektronikoak erabiliz, ondoko informazioari:

Domeinuaren izena: www.euskadikoorkestra.eus

Posta-e: saldasoro@euskadikoorkestra.eus

Jabea: EUSKADIKO ORKESTRA, SA, merkataritzakoa eta egoitza Miramon Pasealekua, 124, Donostian duena. Elkartea Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua dago, 1.357. liburukiko 1. Folioaren SS-7.171 orrialdean eta bere IFZ A-20077541 da (aurrerantzean, “EUSKADIKO ORKESTRA”).

Beste datu interesgarri batzuk: EUSKADIKO ORKESTRA Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Publiko bat da. Aipatu erakundea da bere kapital sozialaren % 100aren jabea.

ERABILERA-BALDINTZAK

Eremu, xede eta irismena

Ondoko xedapenak (aurrerantzean, “ERABILERA-BALDINTZAK”) EUSKADIKO ORKESTRAK www.euskadikoorkestra.eus (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) domeinuaren bitartez Interneteko Erabiltzaileen (aurrerantzean, “ERABILTZAILEAK”) esku jarri duen webgunearen zerbitzurako sarbidea eta bere erabilera arautzen dute.

Aurrekoan esandakoari kalte egin gabe, eduki zehatz batzuetarako sarbidea eta EUSKADIKO ORKESTRAK bere WEBGUNEAREN bidez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen zerbitzuetako zenbaitek baldintza berezien pean egon daitezke (aurrerantzean, “BALDINTZA BEREZIAK”). Aipatuek, kasu ezberdinen arabera, ERABILERA-BALDINTZA oroko hauek ordezkatu, osatu eta/edo aldatuko dituzte. Kontresanik balego bien artean, baldintza bereziak gailenduko lirateke. Aipatu BALDINTZA BEREZIAK, aplikagarri direnean, ERABILTZAILEEN eskura egongo dira WEBGUNEAN bertan.

Ondorioz, eduki horietara sartu eta/edo aipatu zerbitzuak erabili aurretik, ERABILTZAILEAK BALDINTZA BEREZIAK arretaz irakurri eta, dagokion kasuetan, onartu beharko ditu, sartzeko eta/edo erabilpena egiteko une horretan argitaratua dagoen bertsioan.

EUSKADIKO ORKESTRAK egungo ERABILERA-BALDINTZEN edukiak uneoro, eta aurretikako jakinarazpenik gabe, aldatu eta eguneratzeko eskubidea gordetzen du. Horrez gain, BALDINTZA BEREZIAK eta, oro har, WEBGUNEAREN diseinu eta osaeraren zati diren osagai guztiak aldatu eta eguneratzeko eskubidea dauka ere. Hori guztia, “Kontratatzailearen profila” eta "Gardentasuna” ataletako edukiei dagokienez indarreko legediak ezartzen dituen mugen barruan.

WEBGUNEAREN azken eguneratzean argitaraturiko ERABILERA-BALDINTZAK egongo dira indarrean. Bisita bakoitzean, une honetan WEBGUNEAN bertan argitaratuta dauden horiek izango dira aplikagarri.

WEBGUNERA sartzearekin batera, ERABILTZAILEAK indarreko ERABILERA-BALDINTZAK onartzen ditu, berariaz eta baldintzarik gabe. Baldintza horiek webgunea erabiltzeko erregimena zehazten dute eta onarpen horrek idatziz eta sinatuta egindako kontratu baten balio eta eraginkortasun berdina dauka. ERABILTZAILEAK ez balitu egungo ERABILERA-BALDINTZAK osotasunean onartu, ez luke WEBGUNERA sartzeko aukerarik izango.

WEBGUNERA sartzeko eta aipatua erabiltzeko baldintza ekonomikoak

BALDINTZA BEREZIETAN bestelakorik jarri ezean, WEBGUNERA sartzea eta aipatua erabiltzea doakoa izango da, telekomunikazio-sarera konektatzearen ordainean ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin hitzartua duen kostua kenduta.

Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubideak

WEBGUNE honi loturiko Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude. Bertara sartzeak edo aipatua erabiltzeak ez dio inolako erabilera-baimenik edo -eskubiderik esleitzen ERABILTZAILEARI, EUSKADIKO ORKESTRAREN eta/edo hirugarrenen jabetza edo titulartasuna den aktibo ororen gainean. Eskubide-erreserba honek bai (i) WEBGUNEAREN kanpoko itxura (look and fell) eta kode, diseinu eta nabigazio-egitura; bai (ii) WEBGUNEAN sartu eta horren bidez bana daitezkeen edozein formatuko edukiak ere eta, bereziki, EUSKADIKO ORKESTRAK WEBGUNEAN sartzen dituen katalogoak, programak eta kartelak hartzen ditu barne.

Ezingo da WEBGUNEAN sarturiko merkataritza-izenak, markak, logotipoak edo beste ikur bereizgarri guztiak erabili, erregistratuta egon ala ez eta jabetza EUSKADIKO ORKESTRARENA nahiz hirugarrenena izan, EUSKADIKO ORKESTRAREN edo titular zilegiaren berariazko baimena izan ezean.

Ondorioz, ERABILTZAILEAK era pertsonal eta pribatuan baino ezin du WEBGUNEAREN bidez bere esku jarritako edukiak eta zerbitzuak ikusi eta erabili, eta beti ere xedea aipatu eduki edo zerbitzuekin merkataritza-jarduerak edo jarduera-profesionalak gauzatzea ez bada.

Era berean, debekatua dago WEBGUNEAREN funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako beharrezkoak diren informatika-programak desmuntatzea, desegitea, alderantzizko ingeniaritza egitea, azpi-lizenziatzea edo edozein modutan transmititzea, itzultzea eta horietatik eratorritako lanak egitea. ERABILTZAILEAK ez du, inolaz ere, WEBGUNEAN instalatua egon daitekeen babes-gailu edo segurtasun-sistemarik ezabatu, aldatu, itzuri edo manipulatu.

Erantzukizun eta bermeak

WEBGUNEA erabiltzen duenak, bere kontu eta arriskura egiten du. ERABILTZAILEAK, WEBGUNERA sartzearekin batera, ondoko konpromisoak hartzen ditu: EUSKADIKO ORKESTRAREN irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen, WEBGUNEA ezerezean utzi edo gainkarga dezakeen edo bere erabilera normala edonola ere kalte dezakeen portaerarik ez izatea; eta (ii) Legeei eta trafikoaren erabilerei estuki jarraiki erabiltzea.

ERABILTZAILEA, ondorioz, betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor litezkeen kalte eta ordain guztien erantzule izango da, EUSKADIKO ORKESTRAREN eta/edo hirugarrenen aurrean.

EUSKADIKO ORKESTRAK egokiak deritzon segurtasun-neurriak hartuko ditu WEBGUNEAREN funtzionamendu egokia bermatzeko eta birus eta osagai kaltegarrien presentzia detektatu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, ERABILTZAILEAK kontuan izan beharko du informatika-sistemen segurtasun-neurriak ez direla erabat fidagarriak Interneten eta, ondorioz, EUSKADIKO ORKESTRAK ezin dituela ondokoak bermatu: (i) WEBGUNEAREN eduki eta zerbitzuen etenik gabeko eskuragarritasuna; (ii) akatsak ez egotea aipatu edukietan eta gerta litekeen edozein akatsaren zuzenketa; (iii) ERABILTZAILEAREN informatika-sistemak (hardware eta software), beren dokumentu elektronikoak edo azken horietan sarturiko fitxategiak alda ditzaken birusik edo osagai kaltegarririk ez egotea; eta (iv), hartutako segurtasun-neurrien hutsezintasuna.

Era berean, EUSKADIKO ORKESTRAK zerbitzua partzialki edo osotasunean eteteko eskubidea gordetzen du, denbora batez edo behin betirako, aldaketa tekniko edo matxuraren bat gertatuko balitz. Ahal izanez gero, aipatu etetea aldez aurretik jakinaraziko du, WEBGUNEAREN bitartez zein horretarako gaitutako beste edozein bitarteko baten bidez. Hori guztia, “Kontratatzailearen profila” eta "Gardentasuna” ataletako edukiei dagokienez indarreko legediak ezartzen dituen mugen barruan.

ESTEKAK

Estekatutako webguneak

WEBGUNEAREN bidez, EUSKADIKO ORKESTRAK esteka-gailu teknikoak (botoi, link eta bannerrak) jartzen ditu ERABILTZAILEAREN eskura. Horien bidez, hirugarrenen jabetza diren eta/edo hirugarrenek kudeatzen dituzten webgunetan sar daiteke ERABILTZAILEAK. EUSKADIKO ORKESTRAK ez du inolako kontrolik egiten horien gainean (aurrerantzean, “ESTEKATUTAKO WEBGUNEAK”).

Esteka-gailu horiek erabiltzean eta WEBGUNETIK ESTEKATUTAKO WEBGUNETARA sartzean ERABILERA-BALDINTZA hauek indarretik kanpo geldituko direla aintzat hartu beharko du ERABILTZAILEAK.

EUSKADIKO ORKESTRAK ez ditu ESTEKATUTAKO WEBGUNETAN sartutako eduki eta zerbitzuak ezagutzen eta inolaz ere kontrolatzen. Horietara sartzeko esteka bat WEBGUNEAN sartzeak ez du ondokoak ekartzen, inolaz ere: (i) EUSKADIKO ORKESTRAK ESTEKATUTAKO WEBGUNETAKO edukiak edo zerbitzuak gomendatzen edo onartzen dituenik; eta/edo, (ii) inolako harreman, lankidetza edo mendekotasun mota dagoenik EUSKADIKO ORKESTRAREN eta ESTEKATUTAKO WEBGUNEAREN arduradunaren artean.

Horrenbestez, EUSKADIKO ORKESTRAK ez du inolako erantzukizunik hartzen ESTEKATUTAKO WEBGUNEEI dagokionez eta, ondorioz, ez da beren funtzionamenduaren, aipatuetan sarturiko eduki eta zerbitzuen erantzule, ez eta aipatu ESTEKATUTAKO WEBGUNETAN sartutako esteken erantzule ere.

ESTEKATUTAKO WEBGUNE bateko edukien, zerbitzuen edo webgunearen bitartez gauzatutako edonolako jardueraren ez-zilegitasunaren edo desegokitasunaren berri fidagarriak izango balitu ERABILTZAILEAK, egoera hori berehala jakinarazi beharko dio EUSKADIKO ORKESTRARI, honek beharrezko deritzon neurri guztiak har ditzan.

Hiperestekak

Baimenduta dago hipertestuko estekak jartzea beste webgunetan, beti ere http://www.euskadikoorkestra.eus helbidearen hasiera-orrira edo, WEBGUNEAREN barruko beste edozein orrialdera (deep link) badaramate eta aipatu orrialdeak leiho oso batean eta URL bere helbideekin irekitzen badira, WEBGUNERA daraman hiperesteka jartzeak ekar dezakeen erantzukizun eta arrisku osoa hartuz.

Hiperesteka jartzen duen webguneak edo orrialdeak ezingo du, inolaz ere, adierazi EUSKADIKO ORKESTRAK hiperesteka hori baimendu egin duenik, EUSKADIKO ORKESTRAREN idatzizko eta berariazko baimena izan ezean.

Bere webgune edo orrialdean hiperesteka jarri duen hirugarren horrek EUSKADIKO ORKESTRAREN jabetzeko marka, izen, merkataritza-izen, ikur, Logotipo edo beste osagai bereizgarriren bat eta/edo WEBGUNEARI buruzko baten bat jarri nahi badu, EUSKADIKO ORKESTRAREN aurretikako, berariazko eta idatzizko baimena izan beharko du.

Goian esandakoari kalte egin gabe, berariaz debekatua dago http://www.euskadikoorkestra.eus webguneko orrialderen bat EUSKADIKO ORKESTRARENA ez den beste webgune bateko leiho batean aurkeztea “framing” delako teknikaren bidez, EUSKADIKO ORKESTRAREN berariazko baimena izan ezean horretarako.

Halaber, berariaz debekatuta dago http://www.euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez hedatutako edonolako eduki bat WEBGUNETIK kanpoko beste webgune edo orrialde batean txertatzea "in line linking” izeneko teknikaren bitartez, EUSKADIKO ORKESTRAREN berariazko baimena izan ezean horretarako.

Hiperesteka bat jartzeak, goian ezarritako baldintzak betez, ez du inolako harremanik sortzen EUSKADIKO ORKESTRAREN eta hiperesteka hartu duen webgune edo orrialdearen jabe/arduradunaren artean. Eta ez du esan nahi, ezta ere, EUSKADIKO ORKESTRAK bere edukiak eta/edo zerbitzuak onartzen edo baimentzen dituenik.

Nolanahi ere, EUSKADIKO ORKESTRAK WEBGUNERA daraman edozein hiperesteka edozein unetan debekatu edo ezereztatzeko eskubidea gordetzen du, hiperesteka hartu duen webgunearen edo orrialdearen jarduera eta/edo edukiak legez kontrakoak direnean bereziki.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia Sarrerak erosi
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner