Orkestra

Pribatutasun politika

Izaera pertsonaleko datuen babesa

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) arautzen du zuk ematen dizkiguzun datu pertsonalekin ORQUESTA DE EUSKADI SA sozietateak (aurrerantzean, “ORKESTRA”) egiten duen bilketa eta tratamendua. Bai (i) web orriaren —www.euskadikoorkestra.eus (aurrerantzean, “WEBSITE”) domeinu-izenaren bitartez eskuragarri— erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datuak —bertan sartuta daude blog-zerbitzuak, sare sozialak, “Newsletter” informazio-zerbitzuak edo WEBSITEren bitartez edozein unetan eskuragarri egongo diren beste funtzionaltasun guztiak—, bai eta (ii) ORKESTRAk antolatutako jarduera, ekitaldi eta zozketetan parte hartzearen bidez ematen dizkiguzun datuak ere. Hori guztia, atal jakinetan, formularioetan edo WEBSITEn eskura dauden zerbitzuetan ezarritako aurreikuspen espezifikoen kalterik gabe, beharrezkoa duen informazioa emateko eta, hala badagokio, bere baimena jasotzeko.

ORKESTRAk eskubidea du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eta, horrela, legerian, jurisprudentzian eta/edo administrazioan egiten diren berrikuntzetara egokitzeko, baita WEBSITEren bidez eta/edo antolatzen dituen jarduera, ekitaldi eta zozketen bidez une bakoitzean garatuko dituen praktiketara egokitzeko ere, une oro haren eskubideak eta interesak kontuan hartuz.

Edozein kasutan, ORKESTRAk baliabide tekniko egokiak emango dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKAn sartzeko eta, datuak babestearen arloan aplikatzekoa den araudiaren arabera, guri kontuan hartzea dagokigun informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

 

1. Nor da zuren datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna ORKESTRA da. Hona hemen Sozietate horren helbide soziala: Miramon pasealekua, 124, Donostia (Gipuzkoa). Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1.357. liburukian, 1. Folioan, SS-7.171 orrian eta IFK A-20077541 zenbakiarekin.

PRIBATUTASUN POLITIKArekin eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin loturako edozer gauzatarako, gurekin harremanetan jar zaitezke aurretik aipatutako posta-helbidean eta/edo posta elektronikoko rgpd@euskadikoorkestra.eus helbidera mezua idatziz.

 

2. Zure datuak nola lortu ditugu?

ORKESTRAK tratatzen dituen datuak zuk zeuk emandakoak dira, honako hauen bidez: (I) WEBGUNEA erabiltzerakoan betetako inprimakiak (adibidez, harremanetarako inprimakia, newsletter zerbitzuan izena emateko inprimakia, curriculumak jasotzeko inprimakia, etab.) edo (II) kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak izango balira, zuk hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAren berri eman diozula eta berak ORKESTRAri, aurrerago adieraziko diren helburuetarako, bere datuak emateko baimena eman dizula bermatzen duzu.

Gainera, jakinarazten dizugu zure datuak sare sozialetan erabili ahal izango direla, ORKESTRA sartuta dagoen sare sozial bakoitzean hark eskuragarri dituen profil korporatiboen bitartez. Hori guztia, sare sozial bakoitzean ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

 

3. Zein motatako datuak tratatzen ditugu?

ORKESTRAn tratatzen ditugun datuak zuk eman dizkiguzu gure eta zure arteko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun formularioen bitartez eta/edo posta elektronikoaren bitartez. Halaber, parte hartzen dugun sare sozialetan ORKESTRAko profil korporatiboen bitartez lor ditzakegunak ere tratatzen ditugu.

Bereziki, ORKESTRAn ondorengo datu-kategoria hauek tratatzen ditugu, WEBSITEz egingo den erabileraren arabera:

  • Identifikatzeko eta harremanetarako datuak (adibidez, izena, abizenak, NAN, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
  • Interneteko nabigazio-datuak (adibidez, IP helbidea, web orrien bisitak, wifi sareetara konexioak, etab.).
  • Bankuko eta transakzio elektronikotako datuak, zuk WEBSITEren bitartez sarrerak eskuratzen dituzunean.
  • Ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, enpleguari eta abarri buruzko datuak (lan-eskaintza edo -eskarien eta/edo zeure borondatez parte hartzen duzun ORKESTRAREN hautaketa-prozesuen kasuan).

 

4. Zure datuak zein helbururekin eta zein legitimaziorekin tratatzen ditugu?

Zure datu pertsonalen tratamenduak ondorengo helburu hauek ditu:

  • WEBSITEren bitartez ORKESTRAk zure zerbitzura ipintzen dituen edukietara eta zerbitzuetara zure sarrera eta erabilera kudeatzea.
  • WEBSITEren edo posta elektronikoaren bitartez egiten dituzun erreklamazioak, kexak, iradokizunak edo informazio-eskaera tramitatzea eta kudeatzea.
  • Hala badagokio, WEBSITEren bitartez ORKESTRArekin formalizatuko dituzun zerbitzuen eta produktuen kontratazioa tramitatzea eta kudeatzea.
  • ORKESTRAk antolatutako jarduera, ekitaldi eta zozketetan parte-hartzea kudeatzea.
  • Hainbat bitartekoren bidez —elektronikoak barne— ORKESTRAren jakinarazpen komertzialak eta publizitarioak, eta erakundeak parte hartzen duen jardueren eta proiektuen berri zuri igortzea, betiere zuk horretarako baimena eman baduzu.
  • Gure “newsletter” zerbitzura zure harpidetza eta dagozkion jakinarazpen elektronikoak kudeatzea, betiere zuk horretarako baimena eman baduzu.
  • Zure enplegu-eskaria edo enplegu-eskaintza bateko izen-ematea eta dagokion hautaketa-prozesuko parte-hartzea kudeatzeko.
  • Webgunearen bidez erakundearen mesedetan egindako mezenasgo-dohaintzak eta horien ondoriozko betebehar legalak kudeatzea du helburu.

ORKESTRAk araudi aplikagarria kontuan hartuta erabiliko ditu zure datu pertsonalak. Lehenbizi, (i) baimena eskatuko dizugu zure borondatez webgunearen bidez eman dizkiguzun datuak erabiltzeko. Gainera, (ii) zure mezenasgo-dohaintzei dagozkien betebehar legalak beteko ditugu, halakorik bada.

Datuak erabiltzeko zure baimena beharrezkoa denean, baimen hori nahi duzunean ezezta dezakezula gogorarazten dizugu. Edozein momentutan eta doan egin dezakezu, 7. atalean adierazten dena kontuan hartuta.

 

5. Zure datuak nori ematen dizkiogu?

Legeak hala agintzen duelako ORKESTRA horretara behartuta dagoen kasuak (adibidez, Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioa edo beste administrazio publiko batzuk) alde batera utzita, zure datuak ez zaizkio hirugarren entitate bati emango.

Ez dago aurreikusita zure datuak nazioartean transferitzea.

 

6. Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, datu pertsonalak gordeko dira zuk horien erabilera atzera botatzen duzun arte edo datu horiek ez erabiltzeko eskatzen duzun arte, edo ORKESTRAk kontuan hartu behar dituen lege-obligazioak betetzeko behar duen denboran.

Edozein kasutan, jakinarazten dizugu ORKESTRAk datuak arazteko barne-politikak finkatuta dituela, berak dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatu ahal izateko. Hortaz, datu horiek indargabetu ahal izango dira, jaso ziren helbururako jada beharrezkoak eta/edo egokiak ez direnean.

Bereziki, enplegu-eskaerak kudeatzeari dagokionez, zure datuak gehienez ere 2 urteko epean gordeko dira.

 

7. Zein eskubide dituzu?

Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak zure datu pertsonalei buruzko hainbat eskubide ematen dizkizu, eta zuk eskubide horiek datuen tratamenduan zehar erabili ahal izango dituzu. Eskubide horiek ondorengo hauek dira:

  • Zure datuak eskuratzea: zure datuak eskuratzea, gure esku dauden izaera pertsonaleko zure datuak zeintzuk diren jakin dezazun.
  • Zure datuen zuzenketa edo ezabatzea eskatzea: egoera zehatz batzuetan, ORKESTRAk tratatzen dituen izaera pertsonaleko zure datu okerrak zuzentzea eska dezakezu, bai eta horien ezabatzea ere, aipatu datuak betetzen zituzten xedeetarako dagoeneko beharrezkoak ez balira, besteak beste.
  • Zure datuen tratamendua mugatzea: Egoera zehatz batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakegu. Horrela eginez gero, erreklamazioak egin edo defendatzeko gordeko ditugu soilik, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak zehazten duen bezalaxe.
  • Zure datuen eramangarritasuna: egoera zehatz batzuetan, gure esku dauden izaera pertsonaleko zure datuak jasotzea eska dezakezu, behar bezala egituratutako eta erabilera komuna eta irakurketa mekanikoa duen formatu batean, bai eta tratamenduaren beste arduradun bati igorri ere.
  • Zure datuen tratamenduaren aurka egitea: Egoera zehatz batzuetan eta zure egoera pertsonalari loturiko arrazoiak direla eta, zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko genioke, behar-beharrezko legezko zioen ondorioz eta erreklamazioak egin edo defendatzeko xedearekin salbu.

Era berean, baimena edozein unetan ukatzeko eskubidea dauka interesatuak. Horrek ez du eraginik izango eman diguzun baimenean oinarrituta ukatze horren aurretik egin dugun tratamenduaren legezkotzean.

Aurreko eskubideak gauzatzeko, idatzizko eskari bat bidal iezaiozu EUSKADIKO ORKESTRA, SAri, 1. puntuan aipatutako posta-helbidera.

Azkenik, zure iritziz zure eskubideak behar bezala gauzatu ez badira, dagokion erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Horretarako, bere webgunea erabil dezakezu: www.agpd.es

 

8. Segurtasun-neurriak

ORKESTRAk zure datuak, beti, konfidentzialtasunez eta haien inguruko derrigorrezko sekretu-betebeharra gordez tratatuko ditu, datuak babesteari buruz aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Helburu horrekin, zure datuen segurtasuna bermatuko duten eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihestuko duten neurri teknikoak eta antolakuntzari buruzkoak hartuko ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta.

 

9. Cookie-politika

Gainera, ORKESTRAk ondorengo estekaren bidez eskuragarri dagoen Cookie Politika bat finkatuta duela jakinarazten dizugu.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia Sarrerak erosi
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner