Musika Gela

Eskolak

Gure gizartea zaintzeko erarik onena hezkuntzaren bitartez da
https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/centros-educativos01.jpg?itok=kP6qQZb5,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/centros-educativos02.jpg?itok=G_i0r_Ed,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/centros-educativos03.jpg?itok=0EEJNxFA,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/centros-educativos04.jpg?itok=GcWrXS9s,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/centros-educativos05.jpg?itok=goXgM-1X

Gizarteak haurrei eta gazteei bizigarri asko eskaintzen dizkien honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da zubiak eta konexio-bideak ezartzea, musika klasikoarekiko gerturatzea erraztuko duten musika-jarduera ugari eskainiz. Xede horrekin, Euskadiko Orkestrak sare egonkor bat mantentzen du gure herriko hezkuntza arloarekin, bere eremu eta maila guztietan.

2007. urteko “Tempo di Martxa!” ekimenak hasiera eman zion lan-ildo honi. Musika-gela ibiltari horrek eskola asko bisitatu zituen eta 20.000 ikasletik gora hartu zituen. Ordutik hona, eskolentzako jarduerak ugaritu eta egonkortu dira, bai jarduera-kopuruari dagokionez bai parte hartu duten eskolei eta entzuleei dagokienez ere.

Jarduera horietara bertaratu direnek beren musika-gaitasunak, sorkuntza eta ideien trukatzea garatu dute. Arte ezberdinen uztartzea ikusi ahal izan dute oholtzaren gainean eta beren inhibizioak eta lotsa gainditu dituzte. Musika klasikoa beren bizitzako zati bat bilakatu da.

Eskola Kontzertuak

Eskola-adineko haur eta gazteak kontzertu-aretora bertaratzen dira eskola-orduen barruan, beren orkestra entzutera zuzeneko musika klasikoa eta musika sinfonikoa bereziki sustatzea helburu duten beraientzat berariaz diseinaturiko proposamen berezietan. Denboraldi bakoitzeko eskaintzak proiektu bat aurreikusten du, gutxienez, hezkuntza-etapa bakoitzerako.

Irakasleentzako Tailerrak

Eskola Kontzertuen aurretik, doako Irakasleentzako Tailerrak egiten dira, eskola-kontzertuetara beren ikasleekin bertaratuko diren irakasleentzat. Bertan, kontzertuaren egitura eta bere xedeak azaltzen zaizkie eta kontzertuan garatuko diren edukietako zenbait landuko dira. Honela, xedea da parte-hartzea eta entzumen aktiboa bultzatzea, bai eta jardueraren gozatze handiagoa sustatzea ere.

Entsegu Irekiak

Kontzertu baten aurretiko unetan orkestrak nola lan egiten duen gertutik ikustea, zuzendarien ohartarazpen eta iruzkinak entzutea, musikari, zuzendari eta bakarlarien arteko harremanak eta kontzertuetan ikusten ez diren beste alderdi eta osagai asko ezagutzea ahalbidetzen duen ekimena.

Bisitaldiak Miramongo Orkestraren Egoitzara

Eremu guztietako goi-mailako irakaskuntzako ikasleei zuzenduta daude eta helburu bikoitza dute: Orkestraren barne-funtzionamendua ezagutzera ematea eta bere entseguetako bat osotasunean, edo haren zati bat entzuteko aukera ematea ikasleei.

Informazio gehiago jaso nahi duzu?

EUSKADIKO ORKESTRA, SAren pribatutasun-politika irakurri eta baldintzarik gabe onartzen dut. Nire datuen erabilera onartzen dut ere, beti ere bertan ezarritako baldintzetan bada.
Informazio gehiago?
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or