2. Matinéea: Haizea eta pianoa
L. Spohr
Piano eta haizerako kintetoa [25']
N. Rimsky-Korsakov
Flauta, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa [35']
Kontzertu honetarako ez da sarrera solterik salduko, indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz.
Bruno Claverie
Juan Navarro
Marco Caratto
Adrián García Carballo
Pedro José Rodríguez
Informazioa
Konpositore gehienek oso gutxi erabiltzen duten formazio instrumental batez osatutako bi kinteto entzungo ditugu Miramongo Matinée honetan. Beraz, oso litekeena da bi konposizio hauek enkarguz sortutako obrak izatea.
Louis Spohr konpositore, biolinjole eta orkestra-zuzendariaren Pianorako eta haizetarako kintetoarekin hasiko dugu kontzertua. Bere ekoizpenak biolinerako hamabost kontzertu eta hamar opera biltzen ditu, horietatik bi bakarrik programatzen diren arren: Fausto eta Jessonda. Oratorioak ere konposatu zituen (Alemaniako Erromantizismoan indartsu itzuli zen formula musikal bat). Bere konposizio-estiloa beethoveniar kontzeptutik oso gertukoa da, schubertiar ereduetatik gehiegi urruntzen ez den garapen tematiko batekin.
Matinéea amaitzeko Nikolai Rimski-Korsakoven Flauta, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa aukeratu dugu. Musikagile sobietarra 'Bostak’ izeneko taldearen kide izan zen, Balakirev, Cui, Musorgski eta Borodinekin batera. Rimski abesti herrikoietan interes berezia izateagatik bereizten da haiengandik. Berak bildu eta landu zituen eslaviar tradizioko kantu zahar ugari, natura gurtzen zutenak. Horrela, bada, Rimskiren eskutik hurbilduko gara ekialdeko kondaira, magia eta lurrinen mundu horretara. Sentiberatasun eta atmosfera unibertso oso bat, paleta instrumental eta harmonikoaren ezagutza dotore eta bikainarekin sortuak.
Artistak

Bruno Claverie
Flauta

Juan Navarro
Klarinetea

Marco Caratto
Fagota

Adrián García Carballo
Tronpa

Pedro José Rodríguez
Pianoa
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

