Kontzertua Getxon
P. I. Txaikovski:
Serenata
Josef Strauss:
Ohne Sorgen!
Anonimoa:
Birjina maite
Johann, Jr. Strauss:
Unter Donner und Blitz - polka
Auf der Jagd - polka
Franz Xaver Gruber:
Stille Nacht
Johann, Jr. Strauss:
Persischer Marsch - polka
Tritsch-Tratsch - polka
Fernando Velázquez:
Bere txikian
Juanjo Ocón
Zuzendaria
Andoni Martínez Barañano
Data eta Lekua
Informazioa
Lurraldera iristeko bere interesean, Euskadiko Orkestra Getxora iritsiko da. Hogeita hamargarren aldia izango da orkestrarentzat udalerri bizkaitarrean.
Eskainiko duen programan nabarmendu behar da Bere txikian izeneko pieza, bi getxotar ospetsuk Algortako auzoari dedikatutako kanta, hain zuzen ere: Fernando Velázquez zuzendari eta musikagileak eta Unai Elorriaga idazleak. Bertako artisten parte hartzea borobiltzeko, Andoni Martinez Barañano tenorrak abestuko du hori eta beste pieza batzuetan ere arituko da. Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Kultur Etxearen ohiko saltokietan.
Oraingoan Juan José Ocón donostiarrak zuzenduko du orkestra. Bere txikian kantaz gain, Fernando Velázquez berak eginiko hiru Gabon-kanta ezagunen moldaketak estreinatuko ditu Euskadiko Orkestrak: Birjina maite (anonimoa) eta Noche de paz (Franz Xaver Gruber).
Kontzerturako programak Johan eta Josef Strauss anaien lan ospetsuenetariko batzuk ere hartuko ditu, esaterako Tritsch-Trasch polka, Unter Donner und Blitz eta Persischer Marsch. Halaber, P. I. Txaikovskiren harizko instrumentuen orkestrarako Do maiorreko Serenata (op. 48) ere interpretatuko dute.
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza



