Abonu-denboraldia
Informazioa
2017/2018 abonu-denboraldian zuzendari titular berria izango dugu, Robert Treviño, alegia. Programari emango dio hasiera eta bukaera, eta kontzertuen sei programa zuzenduko ditu. Bere lehenengo denboraldiak bere zigilua eta nortasuna hartuko du. Horrekin, Euskadiko Orkestrarekin, haren entzuleekin eta euskal gizartearekin hartutako konpromisoa agerian utzi nahi izan du.
Doinu sinfoniko ederrak ezagutzera gonbidatzeaz gain, Britten eta Shostakovich maisuen musika bizipenetatik abiatuta erresistentziaren, gatazkaren eta bakeak egitearen ikuspegia ezagutzera ere gonbidatzen gaitu. Bi musika-egile horiek, zeinak lagunak ziren baina bakoitza Europako punta batetik zetorren, etengabe adierazten dute bakean bizitzearen beharra, giza enpatian sakontzeko gogoa eta ez dutenei ahotsa emateko gogoa. Errusiako Iraultzaren mendeurrena izango da denboraldi berriko programazioko gai nagusienetako bat, eta Shostakovichen asko izango du. Esaterako, honen 11. Sinfoniak 1905an bizitako basakeriaren aurka egiten du. Sinboloen eta ideien konbinazio horretan Britten daukagu. Haren 1939ko hiru lan interpretatuko dira, sinbologiaz betetakoak eta bakea aldarrikatzen dutenak.
Kontzertuak eta Sarrerak
Musika Gela
Denboraldi honetako Musika Gelako Kontzertuek lotura zuzena izango dute Abonu-denboraldiarekin.
Informazioa
Denboraldi honetako Musika Gelako Kontzertuek lotura zuzena izango dute Abonu-denboraldiarekin: Beethoven eta bere betiereko sinfonia Pastorala, Britten eta haurtzaroari eskaini zizkion lanak eta Xostakovitx, bere alderdi bromazaleenean eta ia arina den musikarekin, kontzertuetan presentzia gehiena izango dutenen artean daude. Hiru ekoizpen propioak estreinatuko dira: "Soinuekin jolasean", "Pierrot" eta "Beethoven: Pastorala".
Kontzertuak eta Sarrerak
Miramongo Matinéeak
Miramon, 11:00 h.
Orkestraren egoitza
Informazioa
Denboraldi honen irudiak, antzematen erraza eta egunerokoa baina, aldi berean, harrigarria eta iradokitzailea dena, Miramongo Matinéen espiritua hartu du ere. Horrelakoa baita Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-zikloa: soinu-katalogo zabal, eta istorio oroitarazlea osatzen duten melodia-usain eta -forma amaiezinen bidez etengabe berritzen duen klasiko bat asteburuetako musika-eskaintzaren barruan.
Ondokoa da 2017/2018 denboraldirako bere eskaintza heterogeneoa: Kantika Koralaren musika koral garaikidea, Judith Jaureguiren bakarkako pianoa, Ainara Ortega eta Iñaki Salvadorren jazza, Orkestrako musikariek osatuko duten ganbera-orkestra batek jo eta Andoni Alemanek kontatuko duen Stravinski eta Ramuzen Soldadu baten istorioa, bai eta Turina eta Brahms edo Philipp Glass eta Xostakovitx bezalako binomioak aurkeztuko dituzten talde txiki ezberdinen kontzertuak ere.
