Musika Gela
Kondairazko bidaia eta maitasunak proposatzen dizkizuegu musika epikoen bidez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hezkuntza-zikloaren 19/20 Denboraldian.
Informazioa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hezkuntza-ziklo Musika Gelaren baitan lau produkzio propio aurkezten ditugu Denboraldi honetan: Mozart, Nannerl eta lagunak; Urrutiko lurraldeak; Ekomusik; eta Maitasun epikoak.
Orkestraren 19/20 Denboraldiko leitmotivaren —Bidaia ezezagunean barrena— ildotik, kondairazko bidaia eta maitasunak proposatzen dizkizuegu musika epikoen bidez, besteak beste: Griegen Peer Gynt edo bidean galdu ziren beste musika batzuk, Maria Anna Mozart konpositorearen obrak, austriar egile ezagunaren ahaztutako arrebarenak, alegia. Musikaren eta ekologiaren arteko harremanak begirada ezberdinen bidez arakatzearen aldeko apustua ere egingo dugu mundu garbiago baten aldarrikapenarekin bat egiteko asmotan.
Musika Gelak tinko darrai inguruko erakundeekin elkarlanean. Lankide ditu Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Donostiako Udaleko Hezkuntza Atala, Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Kursaal Eszena, El Diario Vasco eta Fevas-Plena Inclusión Euskadi.
Kontzertuak eta Sarrerak
Bestelako jarduerak
Orkestrak bere jarduera kontzertu-katalogo zabal batekin osatzen du, jaialdi onenekin eta beste kultura-gertakizun eta -instituzio askorekin bat.
Informazioa
Orkestra, aktibo kultural-musikala
Kulturaren arloan duen ekarpena aberastuko duten sinergiak sortzea zein garrantzitsua den ikusita, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduera kontzertu-katalogo zabal batekin osatzen da, jaialdi onenekin eta beste kultura-gertakizun eta -instituzio askorekin bat. Programa ezberdinetan jorratzen dituen musika-formatu guztietara egokitzeko gaitasun horri esker gure Orkestra estilo, interes eta adin ezberdineko entzuleekin sartzen da harremanetan. Honela, 150.000 entzuleko irismena izaten du, guztira, denboraldi bakoitzean.
Kontzertuak eta Sarrerak
Miramongo Matinéeak
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-musika zikloa.
Informazioa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak toki berezia eskaintzen dio programazioan ganbera-musikari dagoeneko 28 urte bete dituen Miramongo Matinéeen zikloaren bidez. Edizio berri honetan ere, Orkestrako musikariek osatutako talde ugarik formatu txiki eta intimoko kontzertuak eskainiko dituzte zikloaren baitan. Izaera honetako errezitalek sasoi betean egotea eskatzen diote musikariari, eta protagonismo nabarmenagoa eskaintzen.
Aurtengo Denboraldian deigarria da ohiko hari-formazioez gain hain arruntak ez diren beste talde mota batzuk ere izango direla, adibidez, Kolpeka, perkusionistez bakarrik osatutakoa, edo Cuivres en Pays Basque, hogei musikarik konposatutako taldea, horietako gehienak haize metal instrumentujoleak. Gonbidatu bereziak ere izango dira, Josu Okiñena pianojole euskalduna kasu, Franz Liszten konposizio ezezagunenetako batzuk interpretatuko dituena. Hainbat sopranoren bisita ere jasoko dugu, horietako aipagarriena Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 17/18 Abonu Denboraldian solista bezala parte hartu zuen Miren Urbieta-Vegarena.
Babeslea: Kutxa Fundazioa
Kontzertuak eta Sarrerak
Abonu Denboraldia
Ontziratu zaitez Denboraldi honetan egingo ditugun bidaia ugarietan.
Informazioa
"Ontziratu zaitez Denboraldi honetan egingo ditugun bidaia ugarietan. Ezezagun zaigunaren aurrean jartzen garenean ditugun emozioak, beldurrak, ametsak eta errealitateak hartu ditugu inspirazio-iturri. Elkanoren garaitik gaurdaino, euskal gizarteak eta bere Orkestrak etorkizuneranzko bidaia hau egin dute. Hautatutako musikagileetako askok, adierazteko modu ezberdinak badituzte ere, behin betiko bidaiaren ideia bera azaltzen dute. Hori da Mahler, Bruckner eta Holsten kasua. Edozein dela aukeratzen dugun bidaia, bizitzan edo heriotzan barrena, itsasoan, zeruan edo kosmosean, zatoz gurekin ausardiaz musikaren bidez unibertsoa esploratzen jarraitzera".
Robert Treviño, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra
