Bestelako jarduerak
Orkestrak bere jarduera kontzertu-katalogo zabal batekin osatzen du, jaialdi onenekin eta beste kultura-gertakizun eta -instituzio askorekin bat.
Informazioa
Orkestra, aktibo kultural-musikala
Kulturaren arloan duen ekarpena aberastuko duten sinergiak sortzea zein garrantzitsua den ikusita, Euskadiko Orkestraren jarduera kontzertu-katalogo zabal batekin osatzen da, jaialdi onenekin eta beste kultura-gertakizun eta -instituzio askorekin bat. Programa ezberdinetan jorratzen dituen musika-formatu guztietara egokitzeko gaitasun horri esker gure orkestra estilo, interes eta adin ezberdineko entzuleekin sartzen da harremanetan. Honela, 150.000 entzuleko irismena izaten du, guztira, denboraldi bakoitzean.
Kontzertuak eta Sarrerak
Miramongo Matinéeak
30 denboraldi ez dira egunero betetzen eta, horregatik, Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloa berritasunez beteriko programazioarekin dator mugarri garrantzitsu hau ospatzeko.
Informazioa
Plater nagusietako bat orkestraren Abonu Denboraldiko kontzertuetan parte hartuko duten bakarlarien presentzia izango da. Dmitri Makhtin biolinistak eta Alexey Stadler biolontxelojoleak Euskadiko Orkestrak 21/22 Kontzertu Denboraldiari hasiera emateko prestatu duen Brahms Jaialdiaren hedapen bat eskainiko dute lehen bi Matinéeetan, Julia Siciliano pianista ondoan dutela. Kategoria horretan bertan, Varvara pianojole handia ere izango dugu sona handiko gonbidatu gisa. Aipamen berezia merezi duten beste proposamen batzuk honako hauek dira: orkestra osoak pasa den denboraldian eskaini behar zuen Ravelen obren Entsegu orokor irekiaren berreskuratzea, eta Living Room Music Musika Gelaren ekoizpen arrakastatsua, orkestraren perkusio-sekzioak egokitzapen batzuekin Miramongo Matinéeetara eramango duena. Eta, nola ez, orkestrako zenbait musika-taldek errepertorio klasikoko obrak eskainiko dizkigute, baita ganbera-musikaren altxor ezkutuagoak ere.
Babeslea: Kutxa Fundazioa
Kontzertuak eta Sarrerak
Abonu Denboraldia
Baikortasuna, aurkikuntza eta musika ona dira Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldi honen oinarriak.
Informazioa
Duela urtebete programatutako artista eta obrak berreskuratzea,musika asko eta ona deskubritzea eta gizartean dugun paper garrantzitsua berrestea dira kontzertu Denboraldi berriaren ardatz nagusiak. Gure asmoa betetzeko, hainbat pertsona ospetsu ikusiko ditugu gure auditorioetan: Pinchas Steinberg, Pinchas Zukerman, Pietari Inkinen, Mei-Ann Chen, Varvara, Yulianna Avdeeva eta Dmitri Makhtin. Ainhoa Arteta, Asier Polo, Donostiako Orfeoia eta Iruñeko Orfeoia berriz hartuko ditugu.
Eta Elkanoren mundubiraren oroitzarekin jarraituko dugu Joël Mérah eta Teresa Catalanen estreinaldiekin. Denboraldiari hasiera emateko Brahms Jaialdia izango dugu, baita Mahlerren obra handi bat ere gure berpizte kolektiboaz hitz egiteko. Hau da gure artista, obra eta asmo onen maparen zati bat, zu ere berreskuratzeko marraztu duguna, gure benetako izateko arrazoia baitzara zu. Zure konfiantza, kontzertu-aretoetara itzultzea eta zure konplizitatea eskertzen ditugu, berreskuratzeko eta berpizteko.
