Asteazkena 14 Ekaina, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa IX Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarien kontzertu berezian, estreinakoz zuzendari titular ariko den Robert Treviñoren zuzendaritzapean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Madrilen dago eta bertan, gaur arratsaldean, Teatro Real antzokian, kontzertu berezia emango du IX Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento delakoetan sarituak izan direnen omenez. Bigarren aldia da Orkestra ospe handiko sari horien banaketaren atariko kontzertuan aritzen dela; aurrez, 2015 urtean jardun zuen ekitaldi horretan.

Kontzertu honekin abiatuko du Robert Treviñok bere ibilbidea Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular gisa. Jada Orkestraren arduradun artistikoa den zuzendariak 2020. urtera arte beteko du eginkizun hori. Gainera, Treviñok debuta egingo du Madrilen Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarien kontzertuarekin; hitzordu horren ezbairik gabeko garrantzia kontuan izanik, madrildar bizitza kultural, ekonomiko zein politikoko izen nabarmen asko izango dira bertan. Horrela, Robert Treviño Europan, Amerikan eta Asian berrena burutzen ari den nazioarteko ibilbide azpimarragarriari Madril gehituko zaio orain; ibilbide horri esker zuzendari errebelaziotzat hartua izan da dagoeneko. Zuzendari titular gisa lehenbizikoz aritu ostean, urrian Treviñok Euskadiko Orkestra Sinfonkoaren 2017/2018 kontzertu-denboradia irekiko du Gasteiz, Bilbo eta Iruñean.

Egitarauan, Wagner-en eta Strauss-en lanak eta musika garaikidearen alorrean Fronteras del Conocimiento sariaren irabazle Sofia Gubaidulinaren The Light of the End partituraren estreinaldia Espainian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hizpide izango du berriz ere Sofia Gubaidulina musikagilearen ekoizpena. Orkestrak 1996ean jo zuen lehenengo aldiz horren pieza bat eta 2010. urtean lotura berezia sortu zen euren artean, Orkestrak Kadenza izenburudun monografikoa eskaini zionean. Disko horren grabaketa gertutik gainbegiratu zuen Sofia Gubaidulinak berak. Musika garaikidean aditu José Ramón Encinar-en gidaritzapean, goi mailako bi bakarlarik ere esku hartu zuten: Iñaki Alberdi (akordeoia) eta Asier Polo (biolontxeloa). Orain, BBVA Fundazioaren eskutik, berriz ere bat egingo dute konpositore gailenak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Espainian estreinako aldiz haren The Light of the End aurkezteko. Kontzertuko egitaraua osatuz, entzungai izango dira Richard Wagner-en Nürembergeko maisu kantariak laneko 1. ekitaldiko Preludioa eta Richard Strauss-en Heroi bizitza poema sinfonikoa.

Ekainaren 17tik 22ra, 2016/2017 kontzertu denboraldiko azken programa, Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestra gonbidatuaren eskutik. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Madrilen dagoen bitartean, Orchestre National Bordeaux Aquitaine entseatzen ari da ekainaren 17tik aurrera Euskadiko Orkestraren denboraldiaren baitan emango dituen kontzertuak prestatzeko.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig