Osteguna 13 Maiatza, 2010

NEMESIS HIRUKOTEAK BRUCH, BRAHMS ETA NINO ROTAREN TRIOAK INTERPRETATUKO DITUZTE LARUNBAT HONETAKO MIRAMONGO MATINÉEAN

NEMESIS HIRUKOTEAK BRUCH, BRAHMS ETA NINO ROTAREN TRIOAK INTERPRETATUKO DITUZTE LARUNBAT HONETAKO MIRAMONGO MATINÉEAN
Juan Navarro eta Gabriel Mesado, Euskadiko Orkestrako klarinete eta biolontxelo bakarlariek eta Javier Pérez de Azpeitia piano-jotzaileak Bruch eta Brahmsen obrak interpretatuko dituzte larunbat honetako, hilak 15, Miramongo Matinéean. Programa zinemara ere hurbilduko da N. Rotak idatzitako lan ezberdinak interpretatuz.

 

Larunbat honetan, hilak 15, Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldiko emanladi berri bat izango da Orkestraren egoitzan. Juan Navarro eta Gabriel Mesado, hurrenez hurren Euskadiko Orkestrako klarinete eta biolontxelo bakarlariek eta Javier Pérez de Azpeitia piano-jotzaileak instrumentu-multzo honetarako bi konpositore adinkidek idatzitako obrak interpretatuko dituzte, Bruch eta Brahmsenak, hain zuzen ere. Gainera, erregistroa aldatuz, egitaraua ziklo honen ezaugarrietako bat den zinemarako musikara hurbilduz osotuko da: Federico Fellini, Luchino Visconti, Franco Zeffirelli edo Francis Ford Coppolaren filmatarako musika idatzi zuen Nino Rotaren trio bat interpretatuko dute.

Kontzertuari hasiera emateko, bere Biolinerako kontzertuak famatu egin zuen Max Bruch konpositore alemaniarrak klarinete, biola edo biolontxelo eta pianorako idatzitako zortzi piezatatik bi interpretatuko ditu Némesis-ek. Bere garaiko gainerako musikagileek modernismoarekin saiakuntzak egiten zituzten bitartean, bere ekoizpen musikal guztiak islatzen duen espiritu erromantikoari leial izan zitzaion Bruch.

Ondoren, Brahmsen Klarinete, biolontxelo eta pianorako trioa la minorrean izango da entzungai. Bere azken aroan konposatutako lau ganbara-musika obretan, Brahmsek klarinetea aukeratu zuen protagonista gisa, zuren familiako abeslari melankoliko eta gozo samarra. Konpositore honen trioaren espiritua heldutasunezko bere obrena baino astunago eta ilunagoa da. Behar bada, hauetan asmakuntza ez da hain fresko eta joria, baina maisutasun teknikoa ondorengoetan bezain nabarmena da.

Oso bestelakoa da, bai ikuskera eta baita estilo aldetik ere, Nino Rotak instrumentu-talde berdinerako sortutako Trioa. Nino Rota konpositorea zinemarekiko izan zuen loturagatik da ezagunagoa, batez ere italiar zinemaren urrezko aroarekin; izan ere, garai hartan Nino Rotak harreman estua izan zuen Federico Fellini zuzendari handiarekin. Bere egiturari dagokionez, klasikoa da, soilagoa iraupenari eta baliabideei dagokionez, baina ez eraginkortasun eta dizdirari dagokionean.

Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig