
Euskadiko Orkestrak ‘Kantuz’ ikuskizunean hartuko du parte, ‘Ura Bere Bidean’ ekimenaren estreinaldia Gipuzkoan
Illunbeko pabilioiak abenduaren 13an hartuko du ‘Kantuz’, Fair Saturday fundazioak bultzatutako ikuskizun berria. Euskadiko Orkestrak ekitaldi osoan parte hartuko du, eta 25 euskal artista eta talde baino gehiago pasako dira eszenatokitik.
Sarrerak irailaren 3an jarriko dira salgai ‘Ura Bere Bidean’ komunitatearentzat, eta irailaren 4an publiko orokorrarentzat.

Gaur jarri dira salgai 25/26 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak
Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 25/26 Kontzertu Denboraldiko hitzorduetarako sarrerak.

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldiari hasiera emango dio Musika Hamabostaldian Guridiren ‘Amaya’-n parte hartuz
Euskarazko opera honen kontzertu-bertsioa abuztuaren 9an (larunbata) izango da, 20:00etan, Kursaalen. Euskadiko Orkestrak Bernsteinen ‘West Side Story’ obra interpretatuko du abuztuaren 20an, 20:00etan, Kursaalen, hau ere kontzertu-bertsioan.
Donostiako jaialdian birritan parte hartzeaz gain, Euskadiko Orkestrak hainbat grabazio egingo ditu abuztuan, eta horien artean nabarmentzekoa da Aldaveren 'Akelarre' obra gorenaren erregistroa.

Gaurtik aurrera salgai daude Euskadiko Orkestraren 25/26 Denboraldi Sinfonikoaren abonamenduak
Abonamenduek 10 kontzertu hartzen dituzte barne eta Bilbon, Iruñean eta Donostian jarri dira salgai 85 eurotik aurrera.

‘Talentu gaztea’: Musikeneko ikasleek zuzendutako Euskadiko Orkestraren kontzertua
Ekainaren 21ean, larunbata, 11:00etan, Miramongo egoitzan, Euskadiko Orkestrak kontzertu irekia eskainiko du, Sara Liton eta Pablo Moralesen zuzendaritzapean. Kontzertu honek Fundación Banco Sabadellen babesa du, talentu gaztea sustatzeko bere konpromisoaren baitan.

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldia aurkeztu du
Euskadiko Orkestrak aurkezten duen Denboraldia oso femeninoa da, oso korala, oso gaztea, ahaltsua eta sustraitze handiduna.
Errepertorio sinfonikoko erreferentziazko obrak aurkeztuko ditu, baita gure ondarearen parte bilakatuko diren obra berriak ere, adibidez, Felix Ibarrondoren lan berrienaren estreinaldia, ‘Guernica’ izenekoa.
Programazio hau ahalbidetzeko orkestrak 28 artista, hiru abesbatza eta orkestra gonbidatu bat hartuko ditu.
Euskal ordezkaritza garrantzitsua izango da, bai konposizioaren alorrean (Ravel, Arriaga, Sorozabal, Bernaola, Ibarrondo) bai interpretazioaren eremuan (Miren Urbieta-Vega, Sofia Esparza, Marife Nogales, Elena Sancho Pereg, Marta Zabaleta, Landarbaso Abesbatza, Donostiako Orfeoia, Vocalia Taldea).
Orkestrak Pascual Aldave nafar musikagilearen ‘Akelarre’ obra katedralaren lehen grabazioa gauzatuko du, eta euskal musika katalogoan ondare garrantzitsua izango da.
Bartzelonako L’Auditorira itzuliko da hango orkestrarekin elkartrukea egiteko, eta baita Otoño Musical Soriano jaialdira ere.
