
Fagota protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean
‘Fagotaren bidaia Europako erdigunera’ izeneko kontzertuan Barrococo taldeak Krommer, Telemann eta Reicharen obrak eskainiko ditu larunbat honetan, azaroak 7, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean.

Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteak (AEOS) kultur jarduerari eusteko konpromisoa sinatu du
Estatuko orkestrak biltzen dituen elkarte honen kide denez gero, Euskadiko Orkestrak ere konpromiso horri heldu nahi izan dio.

Euskadiko Orkestraren 'Wagner' programa eitb.eus-en eta euskadikoorkestra.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da gaur arratsaldean
Gaur, 20:15ean, Bilboko Euskalduna Jauregitik zuzenean eskainiko du Euskadiko Orkestrak bere bigarren kontzertu-programa.

Euskadiko Orkestrak Wagnerri eskainiko dio hurrengo kontzertu-programa Michel Tabachniken zuzendaritzapean eta Rinat Shaham mezzosopranoarekin
Wagnerren 'Sigfridoren idilioa' eta 'Wesendonck Lieder' lanek ardaztuko dute Euskadiko Orkestraren 20/21 Denboraldiko bigarren kontzertu-programa hau, Mozarten '35. Sinfonia'-rekin, ‘Haffner’ delakoarekin, osatuko dena. Programa honek Fundación Banco Sabadellen lankidetza du.

Euskadiko Orkestrak edukiera-murrizketen ondoriozko aldaketak iragarri ditu hurrengo kontzertu-programan
Bi saio berri programatuko ditu azaroaren 5ean eta 6an Kursaal Auditoriumean, Donostian aurreikusita zeuden lau saioez gain, eta azaroaren 3an Iruñean programatuta zegoen kontzertu bikoitza bertan behera utziko du.

Haizea eta pianoa larunbat honetako Miramongo Matinéean
‘Haize erromantikoak’ izeneko kontzertuan, lau haize-instrumentuz eta pianoaz osatutako boskote batek Louis Spohrren eta Nikolai Rimski-Korsakoven kinteto bana eskainiko du larunbat honetan, urriak 24, 11:00etan, Miramon Auditoriumean.