
Euskadiko Orkestrak hainbat entzunaldiren datak aldatu ditu
Euskadiko Orkestrak hiru lehiaketen datak aldatu ditu eta, hasierako aurreikuspenaren aurka, abuztuan izango dira: bi orkestran plaza lortzeko (flauta tutti plaza bat piccolo obligazioarekin eta bi biola tutti plaza) eta bat kontrabaxuko kolaboratzaileak bilatzeko.
Bestalde, harpa bakarlari bat hautatzeko entzunaldia mantendu egingo du urriaren hasieran, aurreikusita bezala, eta tronboi baxu kolaboratzaileak hautatzeko lehiaketa iragarri berri du abuzturako.

‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ ekimeneko azken kontzertuaren grabazioa publikoari irekiko zaio
Guztira 50 lagun bertaratuko dira gaur arratsaldean Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzara ETBrekin lankidetzan gauzatu den ‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ ekimeneko zortzigarren eta azken kontzertuaren grabazioa zuzenean gozatzeko. Euskadiko Orkestrak publiko aurrean eskainiko duen lehen kontzertua izango da hau martxo hasieratik.

Euskadiko Orkestrak 20/21 Denboraldia aurkeztu du
Orkestraren Denboraldi honetan Erromantizismo garaiak hartuko du protagonismoa, Schubert edo Schumann bezalako konpositoreen presentziarekin.
Lehenengo bi programek egutegi eta ezaugarri apartekoak izango dituzte, Covid-19aren pandemiak edukiera murriztera behar lezakeela kontuan hartuta.
Robert Treviñok laugarren denboraldiari ekingo dio titular gisa, bost kontzertu programa zuzenduko ditu eta orkestra biran eramango du, oraingoan Italia eta Kroaziara 2021eko apirilean.
'Elkano: Mundubira musika bidelagun' proiektuak bere ibilbidea jarraituko du Mikel Urquizaren 'Nire itsas munstroak' obraren estreinaldiarekin.

Euskadiko Orkestrak marka berria aurkeztu du
Euskadiko Orkestrak hausnarketa eta elkarrizketa sakon baten ondorio den identitate berria estreinatu du, zabalkunderako anbizio jarraituarekin.
Izen bakar eta propioa indartuko: Euskadiko Orkestra. Orain arte erabili diren izendatzeko modu guztiak (EO, OSE, EOS, etab.) ordezkatuko ditu, izan ere, oso modu aldakorrean erabili baitira eta ez baitira erabilgarriak izan markaren aintzatespena indartzeko.

ETB2k 'Euskadiko Orkestra Martxan!' ekimeneko lehen kontzertua eskainiko du larunbat honetan 11:00etan
Talde murriztuarekin eta indarrean dauden osasun-neurriak errespetatuz Euskadiko Orkestra Miramongo bere egoitzan egunotan grabatzen ari den zortzi kontzertuetako lehena emango du ETB2k larunbat honetan, maiatzak 30.
Lehen kontzertu honen errepertorioa 'Agur Jaunak eta Andreak' euskal obrak eta Mendelssohnen '3. Sinfoniak' osatzen dute.

Euskadiko Orkestra martxan jarri da eta eszenatokian bildu da berriz 8 kontzertuko denboraldi txiki bat eskaintzeko
Bere publikoarekin aurrez aurre topo egitea ezinezkoa denez, Euskadiko Orkestrak bere jarduerari ekingo dio telebistaren eta sare sozialen bidez gizartera iristeko.
Estatuko lehen orkestra da abian jartzen, baita Europako orkestra bakanetakoa ere, eta Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean egingo du.