
Euskadiko Orkestrak 19/20 Denboraldiko azken kontzertuak bertan behera utzi ditu
Ekainaren 4ra arte programatutako kontzertu hauek bertan behera uztearen baieztapenaren ostean, Euskadiko Orkestra beste formatu batzuen bidez musika eskaintzeko formula alternatiboen bila ari da lanean.

Izarok eremu sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Fernando Velázquezen batutapean
Fernando Velázquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Izaroren ‘Errefuxiatuena’, ‘Koilarak’ eta ‘Tu escala de grises’ kanten bideoklipen estreinaldia, hurrenez hurren, gaur (apirilak 23), bihar (24) eta etzi (25) gauzatuko da ETBn eta Euskadiko Orkestraren sare sozialetan.

Euskadiko Orkestrak ‘Agur Jaunak’ klasikoaren bertsio berri bat aurkeztu du etxetik
Kontzeptu eraberrituarekin eta kutsu unibertsalarekin, Euskadiko Orkestrak bere elkartasun-mezua prestatu du pandemia-garaian. Emaitza 'Agur Jaunak eta Andreak' da, Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchesterrean lan egiten duen musikari italiar batek inspirazio bruckneriarrarekin egindako bertsioa. Musikak, koronabirusak bezala, ez du mugarik.

#EuskadikoOrkestraEtxean
Euskadiko Orkestrak bat egiten du etxean geratzeko deiarekin, gure herrialdea astintzen duen osasun-larrialdiak irauten duen bitartean, eta konfinamendu-aldi honetarako bere harri-koskorra ekarri nahi du, multimedia edukien bidez.

Euskadiko Orkestraren apirila amaiera bitarteko kontzertu guztiak bertan behera geratuko dira
Erakunde publikoek eskatutakoa dela-eta, eta erantzukizun sozialeko printzipio batengatik, Euskadiko Orkestrak apirila amaiera bitarteko kontzertu guztiak bertan behera utzi ditu.

Bertan behera martxoaren 18ko kontzertua Gasteizen
Koronabirusaren prebentzio- eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz, bertan behera geratu da martxoaren 18an Gasteizko Principal Antzokian aurreikusita zegoen kontzertua.