
Miramongo Matinéeak Denboraldi amaierara iritsiko dira larunbat honetan Belle Époque Laukotearekin
Hari- eta piano-taldeak Gabriel Fauré eta Robert Schumannen garai Erromantikoko kuartetoak interpretatuko ditu larunbat honetan, ekainak 3, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

23/24 Denboraldia: Artea lehen pertsonan
Artearen bidez (aliatu inspiratzaile den aldetik) sortzen eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta Euskadiko Orkestrak Denboraldi berri honetan. Mahler eta bere ‘Hirugarren Sinfonia’-rekin betierekotasuna, maitasuna eta halako kontzeptuak ikusiko ditugu; Brucknerrekin eta bere ‘Zazpigarren Sinfonia’-rekin, berriz, esperientzia espirituala; Dutilleuxekin eta Straussekin bizitza mundukoia; eta Prokofievekin eta bere ‘Alexander Nevski’-rekin, azkenik, heroiaren gorazarrea.
Horretarako, zuzendari berdingabeak izango ditu Denboraldi honetan Orkestrak, hala nola Juraj Valcuha, Juanjo Mena, Marie Jacquot eta Riccardo Frizza, baita nazioarteko artista bikainak ere, adibidez, Alban Gerhardt, Sergey Khachatryan, Olesya Petrova eta Justina Gringyte. Gure lurraldeko hainbat interprete eta abesbatza ugarik osatzen dute talde sendoa: Elena Sancho Pereg, Clara Mouriz, Alfonso Gomez, Bilboko Koral Elkartea, Donostiako Orfeoia eta Vocalia Taldea.
Euskal sorkuntzak garrantzi handia izango du, bereziki, Antonio Lauzurikaren ‘Chillida-Elogios’ lanaren estreinaldiarekin; izan ere, orkestrak eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko enkargatu zion Lauzurikari obra hori. Halaber, Itziar Viloriaren ‘Oihartzun gorriak’ lana eta Saskia Venegasen ‘At the Aegean Shores’ obraren berrikuspena ere estreinatuko dira, Ramon Lazkanoren Mugarri interpretatzeaz gain. Euskal sorkuntzaren atal honetan, eta Abonutik kanpo, nabarmentzekoa da Gabriel Erkorekaren obren grabazioa, orkestrak egingo duena, Juanjo Menak zuzenduta.
Abonu Denboraldian lehendabizikoz, opera bat interpretatuko da Bilbon, Arriaga Antzokiaren produkzio batean eta Calixto Bieitoren zuzendaritza eszenikoarekin: Rudi Stephanen ‘Die ersten Menschen’ (Lehen gizakiak).
Polonian bira arrakastatsua egin ondoren, Austria izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo nazioarteko helmuga 2024ko otsailean, Salzburgon hiru kontzertu egingo baititu eta Linzen beste bat.

Euskadiko Orkestrak Musikasteren 51. edizioa itxiko du larunbat honetan
Errenteriako jaialdiaren amaiera-kontzertua larunbatean izango da, maiatzak 27, 19:30ean Lekuona Fabrikan, eta Andra Mari Abesbatzaren parte-hartzea izango du.
Programan nabarmentzekoa da Ibarrondoren ‘Euskal serenata’ obra, erabateko estreinaldia izango duena.

Cuivres en Pays Basque izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean
Metal sekzioko musikariz soilik osatzen den Iparraldeko taldeak Fauré, Golson eta Hadermann bezalako egileen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, maiatzak 13, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Arima Boskotea izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean
Euskadiko Orkestrako musikariz osatutako taldeak Beethoven eta Dvoraken kinteto bana interpretatuko du larunbat honetan, maiatzak 6, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Karel Mark Chichon lehendabizikoz jarriko da Euskadiko Orkestraren buru kontzertu-programa berrian
Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari titularrak Euskadiko Orkestraren 22/23 Denboraldiko azken-aurreko programa zuzenduko du, plater nagusi duena Sergei Prokofieven ‘Romeo eta Julieta’ baletaren suiten hautaketa bat. Anne Gastinelek Korngolden ‘Biolontxelorako kontzertua’ interpretatuko du Andris Dzenitis letoniar garaikidearen ‘Postludium. Ice’ obrarekin hasiko den programa heterogeneo honetan.
Sarrerak salgai daude maiatzaren 4tik 12ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako.