Asteazkena 24 Maiatza, 2023

Euskadiko Orkestrak Musikasteren 51. edizioa itxiko du larunbat honetan

Euskadiko Orkestrak Musikasteren 51. edizioa itxiko du larunbat honetan

Errenteriako jaialdiaren amaiera-kontzertua larunbatean izango da, maiatzak 27, 19:30ean Lekuona Fabrikan, eta Andra Mari Abesbatzaren parte-hartzea izango du.

Programan nabarmentzekoa da Ibarrondoren ‘Euskal serenata’ obra, erabateko estreinaldia izango duena.

Musikaste, Euskal Musikaren Astea, Eresbilek antolatzen duena, 51. edizioa eskaintzen ari da egunotan Errenterian. Urrezko ezteien ondoren, erronka da jaialdiaren helburuak betetzen jarraitzea, besteak beste, sortzaileei eta interpreteei laguntzea, gure konpositoreen musika aurkitzea, antzinako musikatik hasi eta egile klasikoen musikara, egungo konpositoreei laguntza berezia emanez.

Euskadiko Orkestrak euskal musikaren ekoizpenaren hedapenean ekarpena egiten jarraitu nahi du, eta euskal interpreteei bultzada emateko plataforma izaten ere jarraitu nahi du, hortaz, aurtengo edizioan ere parte hartuko du jaialdi honetan. Hogeita bosgarren parte-hartzea izango du orkestrak Musikasten.

Larunbat honetan, maiatzak 2719:30ean Lekuona Fabrikan izango den amaiera-kontzertuan, orkestra izango da Andra Mari Abesbatzarekin batera musikaz betetako aste honi bukaera bikaina emateaz arduratuko dena. Kontzertu hau Juanjo Oconek zuzenduko du, eta berak eramango ditu atriletara Felix Ibarrondo, Anita Idiartborde, Francisco Escudero, Gabriel Pierné, Miguel González Bastida, Jose Maria Iparragirre eta Pablo Sorozabal. Errepertorioan nabarmentzekoa da Ibarrondoren Euskal serenata obra, erabateko estreinaldia izango duena.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea