Ostirala 12 Otsaila, 2010

EUSKADIKO ORKESTRAK ETA DONOSTIAKO ORFEOIAK HAITIREN ALDEKO KONTZERTUA AURKEZTEN DUTE

EUSKADIKO ORKESTRAK ETA DONOSTIAKO ORFEOIAK HAITIREN ALDEKO KONTZERTUA AURKEZTEN DUTE
Kontzertua otsailaren 27 larunbatean, arratsaldeko 20.00etan Donostiako Kursaal Auditorioan ospatuko da eta bildutako kopurua Gurutze Gorriari zuzenduko zaio

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak Haitiren alde otsailaren 27 larunbatean eskainiko duten kontzertua aurkeztu dute. Iñigo Alberdi, Orkestrako zuzendari nagusiak, José Mª Echarri Donostiako Orfeoiaren presidenteak eta Mario Telenti Orkestrako musikariak kontzertu honen inguruko xehetasunen berri eman dute Kursaalean.

Bi erakundeek ekimen solidario honetan bat egin eta G. Verdiren Messa da Requiem interpretatuko dute, Andrés Orozco-Estrada Orkestrako zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Esther Lee sopranoa, Iris Vermillion mezzosopranoa, Aquiles Machado tenorea eta Adam Horvath baxuarekin batera. Guztiak modu desinteresatuan arituko dira hondamendiak eragindako kaltetuekin elkartasunez.

Kontzertu honetarako sarrerek 45 eta 25 eurotako prezioa dute eta ostiralaren 5etik daude salgai Kursaaleko leihatilan (Kursaal Fundazioaren emanaldi-egunetan) eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00) eta www.kutxa.net webgunean.

Sarreren salmentaren bidez bildutako diru guztia gurutze Gorriari zuzenduko zaio eta hau izango da kopuru hori Haitíra helarazteaz arduratuko den GKEa. Lurrikara gertatu zenetik, Gurutze Gorriaren eta Ilargi-erdi Gorriaren 400 kide mugitu dira zonalde hartara. Haitiar Gurutze Gorriko boluntarioak operazioaren lehenbiziko lerroan daude eta egunean 24 ordutan egiten dute lan, askok galera pertsonalak jasan dituzten arren. Gaur arte, Gurutze Gorriak eta Ilargi-erdi Gorriak igorritako 540 tona laguntza iritsi dira airez Puerto Príncipeko aireportura eta, lurrez, Santo Domingo, Puerto Ricoko hiriburutik. Gurutze Gorriak eta Ilargi-erdi Gorriak beren aurretiko larrialdi-deialdian 105 milioi franko suitzar eskatu dituzte sorospen-lanak ordaintzeko.

Kontzertua
Otsailak 27: Kursaal Auditorioa, Donostia. 20.00etan

Egitaraua
Giuseppe Verdi (1813-1901): Messa da Requiem [84']

Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Esther Lee, sopranoa
Iris Vermillion, mezzosopranoa
Aquiles Machado, tenorea
Adam Horvath, baxua
Donostiako Orfeoia (Zuz. José Antonio Sainz Alfaro)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea