Miramongo Matinéeak 2026/27

Miramongo Matinéeak

Miramongo Matinéeak ganbera-musikaz gozatzeko espazio hurbil eta berezia sendotu dute 35. Denboraldira iritsi diren honetan.

Informazioa

Miramongo Matinéeak ganbera-musikaz gozatzeko espazio hurbil eta berezia sendotu dute 35. Denboraldira iritsi diren honetan.

16 larunbatetan zehar, Euskadiko Orkestrako interpreteek osatutako taldeek garai eta estilo desberdinetako ibilbidea eskainiko dute. Hitzordu berezienen artean urtarrileko San Sebastian Egunaren ospakizuna nabarmentzen da, Danborradaren eta Donostiako inauteriaren iruditeria musikalean inspiratutako egitarauarekin. Jazzak presentzia nabarmena izango du, lehenik Claude Bollingen unibertsoaren bitartez eta ondoren Tcha Limberger multiinstrumentista, abeslari eta konpositore belgikarraren bisitarekin, jazz manouchearen nazioarteko erreferentzia handienetako bat. Gonbidatuen atalean, gainera, musika garaikidearen interpretazioan erreferentziazkoa den Kea abesbatzak ere parte hartuko du, bere 30. urteurrena ospatzeko Josu Okiñenarekin batera. Horrez gain, gaur egungo piano-panoramako interprete paregabe eta originalenetako bat ere izango dugu, Steven Lin, Arthur Rubinstein Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea.

Kontzertuak eta Sarrerak