EUSKADIKO ORKESTRAK MIKHAIL AGREST-EN ZUZENDARITZAPEAN ETA DANIEL MÜLLER-SCHOTT BAKARLARI GONBIDATU DUELA EMANGO DIO AMAIERA ABONU-DENBORALDIARI

- ‹19 Maiatza, 2010EUSKADIKO ORKESTRA LUIS DE PABLO KONPOSITOREARI MADRILGO AUDITORIO NAZIONALEAN EGINGO ZAION OMENALDIAN ARITUKO DA
- ›03 Ekaina, 2010PIANOA ETA HAIZEA: EUSKADIKO ORKESTRAKO ETA BILBAO ORKESTRA FINFONIKO ZENBAIT HAIZE BAKARLARIK ETA MARTA ZABALETA PIANOJOTZAILEAK MOZART ETA BEETHOVEN-EN LANAK INTERPRETATUKO DITUZTE MATINÉE BERRI BATEAN
Euskadiko Orkestra 2009/2010 Abonu-Denboraldiko azken programa prestatzen ari da egunotan, Orkestraren zuzendari gonbidatu gisa debuta egingo duen Mikhail Agrest maisuaren zuzendaritzapean. Agrest estreinakoz aritzeaz gain, Daniel Múller-Schott biolontxelo-jotzailea ere lehenbiziko aldiz arituko da Orkestrarekin, Elgar-en Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua interpretatuko duelarik. Joseba Torreren Haizea alde lanaren estreinaldia ere programa honen argudioetariko bat dugu. Kontzertuak, Aurretiko Hitzaldi bana izango dutenak, maiatzaren 31 eta ekainaren 3 Donsotia, 1 Iruñean, 2 Bilbon eta 3an Gasteizen izango dira, azken honek denboraldia itxiko duelarik.
Nazioarte mailako sona eta ibilbide nabarmena dira Mikhail Agrest eta Daniel Müller-Schott-en ezaugarriak. Lehena 2001.etik Mariinsky Antzokian ari da eta Leipzig Gewandhaus Orchestra, BBC-ko Orkestra Sinfonikoa edo Londreseko Orkestra Filarmonikoa zuzendu ditu, besteak beste. Müller-Schott, berriz, New Yorkeko Orkesta Filarmonikoa, Chicagoko Orkestra Sinfonikoa, Bostongoa, Filadelfiako Orkestra, BBC-ko Orkestra Filarmonikoa, Philharmonia edo Frantziako Orkestra Nazionalarekin aritu da Ashkenazy, Eschenbach, Dutoit, Previn edo Masur-en zuzendaritzapean. Gainera, Müller-Schott "Rapsody in School International" proiektuaren lankide da. Lars Vogt-ek abian jarria eta Arteen Alemaniar Lurralde Fundazioaren laguntza duen ekimen honek gazteen artean musika klasikoa bultzatzea du helburu, musikari nabarmenak gertutik ezagutzeko aukera emanez (www.rhapsody-in-school.de). Ekintza honen baitan, ostegunean, hilak 3, eskola bat emango die Donostiako San Alberto Magno Alemaniar Ikastetxeko ikasleei.
Haizea alde obraren erabateko estreinaldia. Kontzertu hauen egitarauan Euskadiko Orkestrak Joseba Torre bilbotarrari eskatutako Haizea alde lana izango da. Partitura honek "parametroak bateratzea, tonu anitz eta kontrastedunari itxura ematen dion sintesia, bizia, sakona eta ustekabekoa, itsasoa bezalakoa. Itsasoaren etengabeko orainak irudimenerako eta desiorako gaitasunarekin lotzen den etorkizuna du, haizea alde duela nabigatzekoa irrikia" adierazten du, egilearen beraren hitzetan. Enkargu honek Euskadiko Orkestrak euskal musikaren sorkuntza eta hedapenarekiko duen konpromisoari erantzuten dio. Konpromiso honen ondorio zuzena dira 1986tik hasi eta gaurdaino Carmelo Bernaola, Félix Ibarrondo, Luis de Pablo, Antón Larrauri, Francisco Escudero, Rafael Castro Peña, Tomás Aragüés, Ramon Lazkano, Gabriel Erkoreka, Zuriñe Fernández Gerenabarrena, Antonio Lauzurika eta Joseba Torrek berak sortutako hamahiru musikalanak. Kontzertuen egitaraua Schumannen 1, Sinfoniak, "Udaberria", osotuko du.
Aurretiko Hitzaldiak. Azken programa honen kontzertu bakoitza ospatu baino lehenago aurretiko hitzaldi bana izango da. Donostian Itziar Larrinaga musikologoa, Iruñean Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Marcos Andrés Vierge, Bilbon Carlos Villasol kritikoa eta Gasteizen Sabin Salaberri musikagilea izango dira hizlari.
Kontzertuak
Maiatzaren 31 eta ekainaren 3a: Kursaal Auditorioa. Donostia, 20:00etan.Aurretiko Hitzaldia. Kursaaleko Foyer-ean. 18.45h
Ekainaren 1a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Baluarteko Gola aretoa. 18.45h
Ekainaren 2a: Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Hiria-Gunea aretoa (Antzokiaren aurrean).18.45h
Ekainaren 4a: Principal Antzokia. Gasteiz. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Euskaldunako B-Terraza aretoa. 18.45h
Egitaraua
Joseba Torre (1968): Haizea alde [14'] (Euskadiko Orkestraren enkarguz, erabateko estreinaldia)
Edward Elgar (1857-1934): Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua mi minorrean, opus 85 [30'] *
Robert Schumann (1810-1856): 1. Sinfonia si bemol maiorrean, opus 38, "Udaberria" [30']
*EOSek lehenbiziko aldiz interpretaturiko obra
Mikhail Agrest, zuzendaria
Daniel Müller-Schott, biolontxeloa
Informazio gehiago
Esku-egitarauaKontzertuak eta Sarrerak Maiatza

