Miramongo Matinéeak 2025/26

Miramongo Matinéeak

Miramongo Matinéeek 34 denboraldi daramatzate formazio handiaren soinu sinfonikoari kalitatezko alternatiba bat eskaintzen, formatu arin eta hurbil batean. 

Informazioa

Miramongo Matinéeek 34 denboraldi daramatzate formazio handiaren soinu sinfonikoari kalitatezko alternatiba bat eskaintzen, formatu arin eta hurbil batean. Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloak larunbat goizetako musika erritual txiki bat eskaintzen du, eta denboraldiro hamasei hitzordu ezberdin eta iradokitzaile ekartzen ditu.

Programazioa, funtsean, Euskadiko Orkestrako sail guztietako interpreteen taldeek egindako proposamenez hornitzen da, eta askotariko errepertorioa aurkezten dute, oraingoan Vivaldi eta Bachen barrokotik hasi eta Françaix eta Pendereckiren musika garaikidera joango dena. Miguel Ituarte pianista getxotar aintzatetsia eta Bilboko Koral Elkartea nabarmentzen dira gonbidatu berezien atalean. Beste hitzordu berezi bat BOSeko eta Euskadiko Orkestrako perkusionistek batera aurkeztuko digutena izango da, eta baita Kaabestrirena ere, besteak baino zabalagoa baita taldea, eta 16 interprete izango baititu eszenatoki gainean.

Babeslea: Kutxa Fundazioa

Kontzertuak eta Sarrerak