Osteguna 18 Ekaina, 2015

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Jun Märklen zuzendaritzapean Miramongo Matinéen itxieran

Larunbatean, hilaren 20an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzak Orkestraren entsegu bat hartuko du, Miramongo Matinéen denboraldiko azkeneko emanaldian. Hector Berliozen Sinfonia Fantastikoa atriletan dutela, Orkestrak bere zuzendari titular Jun Märkl izango du podiumetik gidari. Lehenbiziko aldia da Jun Märklek Orkestra Miramongo Matinéen baitan zuzentzen duela.

Sinfonia Fantastikoa, sinfonia itzela eta berriztatzailea. entseguaren atariko, Mikel Chamizok musika kritiko eta konpositoreak Sinfonia Fantastikoaren inguruan hitz egingo du. Berliozek 1830ean aurkeztutako Sinfonia Fantastikoak, egileak berak Artista baten bizitzako pasadizoa izenburupean ezagutzera emandako musika bihurtutako eleberriak, ez zuen benetako aurrekaririk. Berliozek kontzeptu guztiz berria sartu zuen musikaren arloan eta, gainera, orkestraren tratamenduan erabat berriztatzaile eta egikera harrigarriko maisu-lan bat utzi zigun. Amodio, pasioa, maitasunaren galtzea eta opioarekin hartu-emanak biltzen dituen istorio hau ‘kontatzeko' teknika batzuk asmatu zituen, adibidez, idée fixe delakoa (behin eta berriz itzultzen den doinua), eta horietako batzuk ezin besteko bihurtu ziren Lisztek gero garatutako poema sinfonikoan eta Wagner-en operetan, leimotiv moduan.

Matinée honekin amaitzen da berean, besteak beste, Orkestrako kideek osatutako ganbera taldeak, Bilboko Koral Elkartearen zein KEA Ahots Taldearen ahotsak eta Elisabeth Leonskaja pianista hartu dituen denboraldia. Miramongo Matinéeak irailean itzuliko dira Orkestraren egoitzako eszenatokian formatu txikian kalitatezko musika eskaintzea helburuari tinko eutsiz.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 apirila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
11 Lr
11 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
12. Matinéea: Ensemble Phantasy
12 Ig
13 Al
13 apirila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rakhmaninov / Bartok
14 Ar
14 apirila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
15 Az
15 apirila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
21 apirila, 2026 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
22 Az
22 apirila, 2026 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
23 Og
23 apirila, 2026 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
24 Or
25 Lr
25 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
13. Matinéea: Delicia Ensemble
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og