Igandea 11 Urria, 2015

BORIS BELKIN ARIKO DA KAREN GOMYOREN ORDEZ EUSKADIKO ORKESTRAREN DATOZEN KONTZERTUETAN

Urriaren 13 asteartetik larunbata hilak 17ra bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu Denboraldiko bigarren kontzertu-programa eskainiko du ohiko lau hiriburuetan. Boris Belkin biolinista ospetsua Karen Gomyoren ordez ariko da kontzertu hauetan, honek arazo fisikoak direla eta bertan behera utzi baititu Euskadiko Orkestrarekin hitzartutako kontzertuak. Belkinek gure zuzendari titular Jun Märklekin batera: Shostakovitchen Biolinerako 1. kontzertuari egingo dio aurre. Egitaraua osatuz, Stravinskyren Petroushka eta Fallaren Azti-maitasuna obrako Suaren dantza ezaguna izango dira entzungai.

Kontzertuak urriaren 13 asteartean Gasteizko Principal Antzokian, 14an Iruñeako Baluarten, 15 eta 16an Donostiako Kursaalean eta, amaitzeko, urriaren 17 larunbatean Bilboko Euskaldunan izango dira.

Boris Belkin (Sverdlovsk, Errusia, 1948) errusiar eskolako kide nabarmena da. Bere ibilbide luzean zehar, mundu osoan barrena, orkestra ospetsuenekin batera aritu da biolin bakarlari; orkestra horien artean, Bostongo Orkestra Sinfonikoa, New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa, Pittsburgh, Berlin, Israelgo Orkestra Filarmonikoa, Los Angelesko Orkestra Filarmonikoa, Bayerischer Rundfunk, Concertgebouw, eta abar. Lehen mailako zuzendariekin aritu da: Bernstein, Ashkenazy, Mehta, Maazel, Muti, Ozawa, Temirkanov, Dohnnanyi, Dutoit, Rattle, Haitink, ... Udan maisu-eskolak eman ohi ditu Sienako Accademia Chigiana entzutetsuan eta bere ikasle izana da Janine Jansen biolinista famatua. Boris Belkin 1993an aritu zen Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldian, Gabriel Chmuraren zuzendaritzapean. J. Sibeliusen Biolierako kontzertua interpretatu zuen orduan.

Shostakovitchen Biolinerako 1. kontzertua instrumentu honetarako idatzitakoen artean fisikoki zorrotzenetakoa dugu; izan ere, bakarlariak ia ez dio jotzeari uzten 35 minututan. Partitura honek, konpositorearen aro bereko beste hainbatek bezala, haren lan sinfonikoen ehundura-aberastasuna eta bakarlariak adierazitako barneko ahotsa uztartzen ditu. Kontzertuaren bigarren zatian, Stravinskyk bere Petroushkaren gainean 1947an egindako bertsioa interpretatuko du Orkestrak; egileak piano eta orkestrarako kontzertu gisa irudikatutakoa balet bilakatu zen Serge Diaghilev, Errusiar Baleten sortzailearen iradokizunari jarraiki, eta honela estreinatu zen 1911 urtean. Eta emanaldia bukatzeko, Manuel de Fallaren Azti-maitasuna musika-lanaren zatirik ezagunena: Suaren dantza.

Sarrerak 7 eurotik gora salgai. Kontzertu hauetarako sarrerak www.euskadikoorkestra.eus webgunean, aretoetako leihatiletan eta beste ohizko salmenta bideak erabiliz eros daitezke.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar