Euskadiko Orkestrako hari laukote batek eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Musika ari du" emango dute BBK Salan

Barrearen melodia da zoriontasunaren osagai magikoetako bat eta, gainera, musika eta jolasaz lagunduta badator, bermatuta dago ondo pasako dugula. Horiek izango dira, hain zuzen, otsailaren 11n BBK Sala beteko duten elementuak: "Musika ari du" izango da ikusgai. Haurrentzako ikuskizun hori Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelaren eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ekoizpena da.
Euskadiko Orkestrako musikariek osatutako hari laukote batek eta Xabier Zabala konpositorea izango dituzte lagun pailazoek txikienei musika nonahi dagoel eta horren garrantzia erakusterakoan. Hari laukotea osatzen duten musikariak dira Oscar López eta Igor Torre (biolinak), Arkaitz Martínez (biola) eta Jon Larraz (biolontxeloa).
Otsailaren 11 bi emanaldi izango dira publiko ororentzat: 17:00etan eta 18:30etan.
Bi emanaldi horietaz gain, Bizkaiako hainbat ikastetxetako ikasleentzat saio bereziak izango dira otsailaren 10, 13, 14, 15 eta 16an. Horrela, 24 ikastetxetako 1500 haur bertaratuko dira BBK Sala ikuskizunaz gozatzera.
"Musika ari du" ikuskizuna BBK Salak familiei zuzendutako aisia eta kultura eskaintzaren baitan kokatzen da, erakundeak apostu egiten baitu euskara eta artea lagundu eta sustatzeko.
Otsailaren 11rako sarrerak salgai BB Salan, Kutxabankeko kuxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean.
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza



