Ostirala 27 Urtarrila, 2017

"Lacrymosa": Mozarten requiem-aren bertsio intimista, hari laukoterako, Miramongo Matinéetan

"Lacrymosa": Mozarten requiem-aren bertsio intimista, hari laukoterako, Miramongo Matinéetan
Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek osatutako Cuarteto Dionysusen proposamena da, Réquiemaren latinezko testuaz lagunduko dutena. Urtarrilaren 28 larunbatean Orkestraren Miramongo egoitzan.

Bihar larunbata, hilak 28, ganbera musika itzuliko da Miramongo Matinéeak ziklora, modu berezian itzuli ere. Iaz Dantzaz Konpainia lagun zuela aritu zen Cuarteto Dionysus-ek pieza itzela dakar: Mozarten Requiem ederra, baina oraingoan bertsio intimista bezain hunkigarrian, hari laukoterako moldatuta. Gainera, musika-lan horren sakontasunean are gehiago murgiltzeko, requiem mezako jatorrizko latinezko testua errezitatuko du Cástor Narvartek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biola-jotzaileetako batek. Goizeko 11:00etan, Orkestraren Miramongo egoitzan.

Requiema, jenioaren musikazko testamentua. Hiltzear zegoela ekin zion Mozartek bere azken lana izango zen Requiema idazteari. Hilurren zegoela ikusirik, nahi izan zuen bere ikasle Franz Xaver Süssmayr-ek lagun ziezaion, horrela lanerako sortutako ideia oro bereganatu zezan. Azkenean, Mozart Requiema amaitu baino lehenago hil zenez, Süssmayr-ek bukatu zuen eta, ondoren, austriar mediku eta musikan aditu Peter Lichtenthalek idatzi zuen hari-laukoterako moldaketa.

Cuarteto Dionysus osatzen duten musikariak dira Irene Echeveste eta Larraitz Oiarzabal, biolinak; Delphine Dupuy, biola; eta Juan Ignacio Emme biolontxelojotzailea. Laurak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak dira.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Sarrerak. Matinée guztietarako sarrerak webgune honetako TICKET atalean, www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan eros daitezke. 7 euroko prezio bakarra dute.

Miramongo Matinéek Kutxa Fundazioaren babesa dute.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea