Ravel jaialdia
Ernest Chausson
Poème, Op. 25 [16']
Sergei Prokofiev
Concierto nº2 para violín y orquesta, Op. 63 [26']
Johannes Brahms
Sinfonía nº2, Op. 73 [43']
Robert Treviño
Zuzendaria
Dmitri Makhtin
Data eta Lekua
-(e)tik gora
25 €Informazioa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Ravel Jaialdiaren bigarren edizioan parte hartuko du. Pasa den urtean jaio zen jaialdi hau Musique en Côte Basque (zeinaren jaialdi nagusian Euskadiko Orkestra Sinfonikoak askotan parte hartu izan duen) eta Maurice Ravel Nazioarteko Musika Akademiak indarrak batzeari esker.
Orkestrak Robert Treviño titularrak zuzenduko duen kontzertu bat eskainiko du, Dmitri Makhtin biolinjole ezagunaren presentzia izango duena (aurtengo martxoan jo zuen estreinakoz Orkestrarekin). Kontzertua irailaren 7an izango da, abuztuaren 26tik irailaren 16ra arte izango den jaialdiaren erdi-erdian. Honako herrietara zabalduko da Ravel Jaialdia: Donibane Lohitzune, Angelu, Azkaine, Baiona, Miarritz, Ziburu, Senpere eta Urruina.
Jaialdiak bere egiten du bertako musikagile Maurice Ravelek ondare gisa utzi zigun mezua: gure burua kultura anitzenei irekitzea. Eta, hain zuzen, espiritu horrekin tokiko zein mugaz haraindiko orkestrekin harreman-sare zabala iruten ari da. Aurtengo gai nagusietako bat Ravelen eta Debussyren arteko betiereko konfrontazioa izango da, Debussy hil zenetik 100 urte pasa diren honetan.
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

