Asteazkena 09 Urtarrila, 2019

‘The Bride Wore Black’, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Fernando Velázquezen grabazio berria

‘The Bride Wore Black’, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Fernando Velázquezen grabazio berria

Orain dela gutxi berrogeita hamar urte bete dituen François Truffauten film ezagun honentzat Bernard Herrmann estatubatuarrak konposatutako soinu-bandaren edizio berri bat da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Fernando Velázquezekin grabatu zuen irailean François Truffaut frantsesaren The Bride Wore Black filmaren soinu-banda. Filmaren musika Bernard Herrmann konpositore estatubatuarrak idatzi zuen duela 50 urte, eta urteurren horren harira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabazio berria egin du, pelikulan sartu ez ziren 25 minutu ere barne hartuz. Edizio honetan lehendabiziko aldiz entzun ahal izango dira filmetik kanpo geratutako minutu horiek.

Grabazio hori harrera bikaina izaten ari da zine klasikoaren eta bere soinu-banden zaleen artean.

Velázquezek berak zuzendua eta Marc Blanesen grabazio, nahasketa eta masterizazioarekin, edizio berri hau Quartet Recordsentzat erregistratu da.

Informazio gehiago hemen: http://www.quartetrecords.com/the-bride-wore-black.html

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo