Astelehena 08 Apirila, 2019

19/20 Denboraldia: Bidaia ezezagunean barrena

19/20 Denboraldia: Bidaia ezezagunean barrena

Robert Treviñok hirugarren denboraldiari ekingo dio zuzendari titular gisa ideia eta proiektu berriekin, epe luzeko begirada musikalari eta Orkestraren hobekuntza artistikoari jarraipena ematen. Oraingoan ere sei kontzertu-programa zuzenduko ditu eta Orkestra Pariseko Théâtre Champs-Elysées eszenatoki enblematikora eramango du.

Ezezagunean barrena bidaia, baita horrek eragiten dizkigun emozioetan, beldurretan, ametsetan eta errealitateetan barrena ere. Denboraldi berriaren ardatza ideia horixe izango da, programa ugaritan egongo da presente eta bereziki nabarmenduko da lehen kontzertu-sortan, ezkutuko programa bat izango baitu. Bakarrik ezagutuko dugu Mikel Chamizoren obraren estreinaldia eta programak izango dituen protagonistak: Bilboko Koral Elkartea, Mojca Erdmann eta Treviño bera. Hasiera hau aparteko esperientzia izango da, kontzertuaren amaierara arte argituko ez den inkognita.

Elkano proiektuak bere zeharkaldia hasiko du. Orkestrak munduari egindako lehen biraren bosgarren mendeurrenaren oroitzan parte hartu nahi izan du bidaia honi lotutako bost obra alegorikoren enkargu eta estreinaldiarekin. Hiru denboralditan barrena garatuko da proiektua, zeharkaldiak iraun zuen bezainbeste denboran. Lehen estreinaldia Denboraldiaren lehen programan iritsiko da, Mikel Chamizoren obrarekin. Denboraldiko bigarrena Mikel Urquizarena izango da.

Bidaia horiek guztiek irudi propioa izango dute. Espresuki sortutako konposizio grafiko hauek programa bakoitzaren gaiari edo obra nagusiari oso lotuta daude. Ezezagunerantz doan bidaia baterako ontziratzeko txartelak izango dira.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019/2020 Abonu Denboraldia irailaren 27an hasiko da Gasteizen eta hiri berean amaituko da 2020ko ekainaren 4an. Orkestrak hamarna kontzertu eskainiko ditu bere egoitzetako bakoitzean, Bilbo, Donostia (saio bikoitza), Gasteiz eta Iruñean, alegia. Guztira berrogeita hamar kontzertu baino gehiago emango ditu Abonu Denboraldiaren baitan.

Denboraldi bakoitzeko Abonuko kontzertuak ez ezik, horiek baitira denboraldi bakoitzeko oinarrizko ardatza, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduera kontzertuen katalogo oso anitz batez osatzen da eta, bertan, badira etxeko ekoizpen-zikloak zein beste festibal garrantzitsuei eta kultur ekintza eta erakundeei lotutakoak. 50 kontzertuko Abonu Denboraldiaren eta atal garrantzitsu honen uztarketari esker, euskal talde honek ehun ekintzatik gora egingo ditu Denboraldi osoan. Programatzen diren musika-formatuetako bakoitzera egokitzeko gaitasun horri esker, Orkestrak harremanak lotzen ditu askotariko estilo, interes eta adinak dituzten entzuleekin eta, ondorioz, ondo errotuta dago gizartean. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or