4. Matinéea: Izai ganbera-taldea
W.A. Mozart
Bi tronpa, fagot eta harirako martxa [4']
Divertimentoa K.205 (167a) [21']
J. Haydn
Kasazioa fa maiorrean [26']
Data eta Lekua
-(e)tik gora
10 €Informazioa
Izai ganbera-taldeak Matinée honetan bereziki XVIII. mendean eta orokorrean musika klasikoaren historian garrantzitsuenetako eta oparoenetako bi diren konpositoreen obrak eskainiko ditu: Wolfgang Amadeus Mozart eta Joseph Haydn.
Divertimentoak eta serenatak ohikoak ziren entretenimendu-musika gisa egile hauen bizi-garaian Europako erdiguneko gorteetan. Oro har, serenatak haize zabalean interpretatzeko pentsatuak zeuden eta divertimentoak, aldiz, lokal itxietarako idatzi ohi ziren. Sarri bi konposizio-mota hauen aurretik martxak jo ohi zituzten garaiko musikariek.
Areto barruan gertatuko den Matinée honetan, garai hartako logika bera jarraituz, saioa Mozarten Bi tronpa, fagot eta harirako martxa laburrarekin hasiko da. Kontzertuak izango duen festa-giroa ezartzeaz gain, obra horrek egile beraren K.205 Divertimentoari emango dio bide. Divertimento hau Mozarten lehen ekoizpen-garaikoa da eta egin zen urteagatik seguraski Salzburgon estreinatu zuten konpositorea Hieronymus von Colloredo artzapezpikuarentzat lanean ari zen bitartean.
Matinéea amaitzeko ganbera-taldeak Joseph Haydnen Fa maiorreko kasazioa divertimentoa interpretatuko du, Nikolaus I Esterházyko Printzearen kapera-maisu zeneko garaian idatzitakoa.
Bi divertimentoak originaltasun handikoak dira, festa-girokoak eta garairako birtuosismo handikoak, eta horrek argi erakusten du estreinatu zituzten musikariek zer nolako kalitatea zuten. Bi obrek proposatzen duten formazio musikala ez da oso ohikoa, eta XVIII. mendetik aurrera oso konpositore gutxik erabili zuten.
Artistak

Xabier de Felipe
Biolina

Monika Mazur
Biola

Paloma Torrado
Kontrabaxua

Silvia Esain
Oboea

Marco Caratto
Fagota

Marcos Garrido
Tronpa

Cristian Palau
Tronpa
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

