Osteguna 13 Urtarrila, 2022

Euskadiko Orkestrak ‘Living Room Music’ ekoizpena bertan behera utzi du pandemiaren ondorioz

Euskadiko Orkestrak ‘Living Room Music’ ekoizpena bertan behera utzi du pandemiaren ondorioz

Azarora arte atzeratuko dira Musika Gela hezkuntza-zikloko ekoizpen honen baitan antolatuta zeuden ekintza guztiak: urtarrilaren 19tik 27ra Euskadiko Orkestraren egoitzan egin behar ziren dozena bat Eskola Kontzertuak zein urtarrilaren 22an Miramonen egin behar ziren Musika Familian saileko bi kontzertuak ere.

Produkzio hau moldaketa txiki batekin urtarrilaren 29an Miramongo Matinéeen baitan eskaintzekoa zen baina, azkenean, programa berri batekin ordezkatuko da, Easo Abesbatzaren gain egongo dena.

Urtarrilean Donostian egitekoa zen Living Room Music produkzioa bertan behera utzi da pandemiaren ondoriozko murrizketengatik. Dozena bat Eskola Kontzertu, bi Musika Familian kontzertu eta Miramongo Matinée bat geratu dira bertan behera.

Une honetako egoerak ez du ahalbidetzen Eskola Kontzertuak segurtasun nahikoarekin gauzatzea, izan ere, Miramonetik 4.300 ikasle ziren igarotzekoak datozen egunotan, eta hori ezinezkoa da une honetako egoera ikusita. Hortaz, produkzioaren ardatz nagusia direnez gero Eskola Kontzertuok eta antolakuntza-baliabide asko eskatzen dituen proiektua denez gero, Living Room Music-eko ekintza guztiak 2022 urte amaierara atzeratzea erabaki du Euskadiko Orkestrak. Musika Familian kontzertuetarako sarrerak erosi dituztenei diru guztia itzuliko zaie.

Miramongo Matinéeen urtarrilaren 29ko 11:00etako hitzordua gorde egingo da, baina programa guztiz berriarekin. Living Room Music bertan behera utzi ondoren, Easo Abesbatzak hartuko du Matinée honen gidaritza Romantik izeneko kontzertu batekin. Elgar, Brahms eta Mendelssohnen obrek osatuko dute Matinée berriaren egitaraua.

 

 

Musika Gelako gainontzeko kontzertuak mantendu egingo dira

 

Living Room Music bertan behera geratu bada ere, Euskadiko Orkestrak bere horretan mantenduko ditu Musika Gelaren Denboraldi honetako veste bi ekoizpenak: Euskadiko Orkestra Cirkus, zeina, azaroan Eskola Kontzertu formatuan aurkeztu ostean orain Musika Familian kontzertu gisa eskainiko den Donostian (urtarrilaren 29an) eta Gasteizen (urtarrilaren 30ean); eta Botadun katua, martxo amaieran Donostian Eskola Kontzertuak izango dituena eta apirilaren 10ean Musika Familian kontzertua Gasteizen.

Gasteizen urtarril eta apirila bitartean antolatutako Musika Familian kontzertuak gaur aurkeztu dira prentsaurrekoan. Informazio guztia hemen.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az