Miramongo Matinéeak

5. Matinéea: Amanda Forsyth & Pinchas Zukerman

R. Glière
Biolin eta biolontxelorako zortzi pieza (1., 2., 5. eta 7.) [10']

Z. Kodaly
Biolin eta biolontxelorako duoa [26']

Amanda Forsyth

Pinchas Zukerman

Data eta Lekua

30Azaroa, 2024Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

Denboraldiko bosgarren Miramongo Matinéean ohore handiz aurkezten ditugu Pinchas Zukerman eta Amanda Forsyth, nazioarteko bi izar handi, biolineko eta biolontxeloko bi solista izugarri, Euskadiko Orkestrarekin hainbat aldiz kolaboratu dutenak. Egunotan, ‘Mozart / Beethoven’ orkestraren Denboraldiko laugarren programa sinfonikoaren protagonistak dira biak.

Zukerman nazioarteko punta-puntako musikaria da. Isaac Stern eta Pau Casalsek babestu zuten hasieran, eta biolinerako literatura handi guztia interpretatu du, XX. mendeko musikaririk ezagunenekin batera. Hala, oso hurbileko harremana du hainbat artistarekin, hala nola Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jacqueline du Pre-rekin. Diskografia oso zabala du, 100 obra baino gehiago grabatu ditu eta bitan irabazi du Grammy saria. Gainera, orkestra-zuzendari trebea da. Forsythi dagokionez, biolontxeloaren izar handia da haren jatorriko herrialdean, Kanadan. Calgary Philharmonic eta National Arts Centre Orchestrako biolontxelista nagusia izan da, eta Yo-Yo Ma, Garrick Ohlsson, Yefim Bronfman edo Wynton Marsalisen gisako artistekin batera lan egin du solista gisa.

Kontzertu honetan biolin eta biolontxelorako duoak eskainiko dituzte, garai bereko bi musikagilerenak: Reinhold Gliere ukrainarra eta Zoltan Kodaly hungariarra.


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.


Artistak

Amanda Forsyth

Amanda Forsyth

Biolontxeloa

Informazio gehiago
Pinchas Zukerman

Pinchas Zukerman

Biolina

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az