Orkestra

Konpromiso soziala

Euskadiko Orkestrak gizartearekiko duen konpromisoa islatzen duten proiektuak

POCTEFA

ARTIS+. ARTEA, GIZARTERATZEKO

ZER DA ARTIS+?

ARTIS+ Frantzia hegoaldearen, Euskadiren eta Kataluniaren arteko lankidetza-proiektu bat da. Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak bultzatzen du, POCTEFA lurralde-lankidetzako Europako programaren barruan. 

HELBURUAK

  • ARTIS+ ekimenaren helburu nagusia mugaz gaindiko kultura-ekipamenduen inklusio- eta irisgarritasun-erronkei erantzutea da, desgaitasun-arrazoiengatik (ikusmena, entzumena, kognizioa edo mugimendua) edo gizarte-arrazoiengatik baztertuta geratzeko arrisku handiena duten kolektiboei zuzendutako programa espezifikoak sortuz.
  • ARTIS+ek gizarte-kohesiorako tresna izan nahi du, kultura-jardueretan ahulenak diren kolektiboen parte-hartzea areagotzeko.

NOR DA ARTIS+EKO PARTAIDE?

Proiektua osatzen duten bazkideak hauek dira:

  • Kataluniako Generalitateko Kultura Saila
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Région Occitanie Pyrénées Méditerranée Kultura Ondarearen Zuzendaritza
  • Euskadiko Orkestra
  • OPPB-El Camino (Paueko Orkestra)
  • Consorci de L'Auditori i l'Orquesta partzuergoa (OBC)
  • Orchestre national du Capitole de Toulouse                                                                 

ARTIS+. POCTEFA PROGRAMA

POCTEFA programaren ardatz eta helburu hauen barruan dago ARTIS+:

  • Kulturaren eta turismo jasangarriaren zeregina indartzea garapen ekonomikoan, gizarte-inklusioan eta gizarte-berrikuntzan.
  • Mugaz gaindiko lurraldea helmuga turistiko jasangarri gisa bultzatzea, kultura eta ondare erkideak garatzea eta bertako eragileen jarduera eta gaitasuna sustatzea.
  • Europa sozialago eta inklusiboago bat.

PROIEKTUAREN EKINTZAK

1. Lurralde/ekipamendu bakoitzak garatzen dituen jarduerak eta jardunbide egokiak bateratzea, parte hartzen duten erakundeen eta eragileen arteko ezagutza-trukea eta gaikuntza errazteko, esparru estrategiko partekatua eta profesionalen arteko truke- eta lankidetza-sarea ezartzeko helburuarekin.

2. Bazkideen arteko mugaz gaindiko lan-plan bat lantzea, eta irisgarritasun- eta gizarteratze-programa komunak diseinatzea, aurretik egindako diagnostikoak ondorioaztatutakoaren arabera, gizarte- edo osasun-arrazoiek eragindako bazterkeria-arrisku handiena duten kolektiboei zuzenduta.

3. Lan-plana ezartzea. Ekintza posibleak:

  • Kultura-eragileen gaikuntza eta prestakuntza: kultura-bitartekotza hirugarren sektoreko erakundeekin, kultura-ekipamenduetarako prestakuntzak, jardunaldi profesionalak.
  • Arrazoi sozioekonomikoengatik gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako jarduerak: konplexutasun handieneko eskola kualifikatuetako proiektuak, baliabide kulturaletara hurbiltzeko (ikuskizunen eskaintzaren, ondare eszeniko-musikalerako sarbidearen edo tailer eszeniko-musikalen bidez).
  • Osasun-arrazoiengatik gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako jarduerak museo- eta eszena-espazioetan.

MUSEO- ETA ESZENA-ESPAZIOETAN JARDUERAK

  • Ikusmen mugatua duten pertsonentzat (beacons, audiodeskribapenak, Brailleko materialak, eskularruekin uki daitezkeen ibilbideen definizioa, irakurketa erraza, erakusketa irisgarriak, etab.).
  • Entzumen mugatua duten pertsonentzat (bisitak zeinu-mintzairan, audiogidak, begizta magnetikoen inplementazioa edo berrikuspena, azpititulazioak, etab.).
  • Ekipamenduen irisgarritasuna neurtzeko eta autodiagnostikorako elementuak sartzea (aplikazio digitalen bidez, ezarri beharreko irisgarritasun-hobekuntzak definitu ahal izateko).

EKIPAMENDU ESZENIKOETAN JARDUERAK

  • Dibertsitate kognitiboa duten pertsonentzat (erlaxazio-eremuak dituzten espazioen egokitzapena, zentzumen-motxilak, endekapen-arazoak edo adimen-desgaitasuna dituzten pertsonentzako jarduera espezifikoak).
  • Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat (gurpil-aulkiak dituzten pertsonentzako espazioak gehitzea).
  • Emaitzen jarraipena egitea eta metodologiak eta protokoloak IKTetara egokitzea, kultura-espazioen barruan ondarerako sarbidea hobetzeko (tabletak, errealitate birtualeko esperientziak, bisita birtualak).

ARTIS+ PROIEKTUAREN FINANTZAKETA

  • ARTIS+ proiektuaren aurrekontua, guztira, 1.988.980 €-koa da.
  • Europar Batasuneko Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programak (POCTEFA 2021-207) FEDER funtsak darabiltza eta aurrekontu osoaren % 65 finantzatzen du:  ‎‎1.292.837 €‎. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

GAUZATZE-EPEA

  • 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra

 


 

Gertu Kultura

GERTU KULTURA. INKLUSIORAKO ATEA

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek kultura eskura izan dezaten laguntzeko elkartu diren kultura-programatzaileen sare bat da Gertu Kultura Gipuzkoa. Irabazi asmorik gabeko ekimen honen helburua kulturaren bitartez pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, kultura-espazio eta -esperientzia bereziak biltzen ditu prezio oso murritzetan, lehentasunarekin eta kolektibo ezberdinen beharrak entzutean eta behar horiei erantzutean oinarritutako tratu pertsonalizatuarekin.

Gertu Kultura Apropa Cultura Saretik dator; sare hori Bartzelonako Auditori musika-zentroan abiarazi zen eta, Katalunian ia bi hamarkadako ibilbidea egin ondoren, erreferentziazko sare inklusiboa da gaur egun, 190 kultura-programatzaile baino gehiagorekin, 1.800 gizarte-erakunde baino gehiagorekin eta 54 udalerri baino gehiagorekin.

Gertu Kultura gainerako lurraldeetara hedatzeko asmoz sortu da Gipuzkoan eta dagoeneko 15 kultura-programatzaile eta 20 erakunde bildu ditu bere baitan. Sare honekin programatzaile bezala bat egin duen lehen erakundeetako bat izan da Euskadiko Orkestra.

Gertu Kulturarekin bat egitean Euskadiko Orkestrak erabateko gizarteratzearen alde lan egiten jarraitzen du, Adimen edo Garapen Urritasuna duten Pertsonen Elkarteen Euskal Federazioarekin (FEVAS) 2009an hasitako lankidetzari segida emanez. Bestelakotasun funtzionala duten pertsonak protagonista dituzten egitasmoak egiten dituzte ordutik: hainbat tailer Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta kontzertuak orkestraren Miramongo egoitzan. Jarduera horiek “Praktika On” izendatu zituen FEAPSek, Adimen ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Espainiar Konfederakuntzak. Soinu Mosaikoa egitasmoak ere lankidetza horretan du sorburua. Ekimen hori Espainiako 14 orkestretara hedatu zen, musika garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko tresna bihurtzen duen praktika aitzindari gisa.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or