Musika Gela 2026/27

Musika Gela

Informazioa

Musika Gelaren 26/27 Denboraldiak dagoeneko finkatuta dauden ekoizpenen itzulera eta ekimen berriak uztartzen ditu, xede izanik musika sinfonikoa haurtzarora, gaztarora eta hainbat kolektibotara ikuspegi sortzaile, inklusibo eta parte-hartzailetik hurbiltzen jarraitzea. Itzuli egingo dira Arriaga bizi da, bilbotar konpositorearen irudi liluragarria ezagutzera gonbidatzen duen produkzioa; Mozart, Nannerl eta Lagunak, Maria Anna Mozarten historia berreskuratzen duena bere anaia ospetsuaren istorioarekin batera; eta Logelan logale haur kantata, Euskadiko Orkestra 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi batekin bilduko duena. Kantatak berrikuntza garrantzitsu bat dakar aurten gainera: lehen aldiz funtzio irisgarri bat eskainiko die entzumen-desgaitasuna duten haurrei, zeinu-hizkuntza espezializatuan interpretatuz. Horiei Aniztasuna harmonian eta Brassstorm ikuskizun berriak gehitu behar zaizkie.

Denboraldia Musikazaleak programaren hirugarren edizioarekin osatuko da. FEVAS Plena Inclusion Euskadirekin batera garatutako proiektua da, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen praktika musikala eta parte-hartze kulturala sustatzen ditu. Eta orkestraren eguneroko lana ikastetxeetara eta gizarte-kolektiboetara hurbiltzen duten entsegu ireki tradizionalak ere bueltan datoz.

Inklusioa, berdintasuna, parte-hartzea, deskubrimendua eta emozioa dira, berriz ere, musika esperientzia partekatua eta pertsona guztientzako eskuragarria izan dadin sortutako programazio honen gakoak.

Kontzertuak eta Sarrerak