Arriaga bizi da
J. Arambarri
Atea tan tan
J. C. de Arriaga
Pianorako erromantza
M. Albéniz
Sonata ren
J. C. de Arriaga
Bariazioak hungariar erara biolin eta pianorako
Edipo en colone (Aria)
P. Albéniz
Alboradetako soinua
W. A. Mozart
David penitente (Aria)
J. C. de Arriaga
'Los esclavos felices' (Obertura)
Nada y mucho
Larraitz Oiartzabal
Ana Belén García
Luken Munguira
Mikel Cañada
ACC Comunicación
Data eta Lekua
Informazioa
Ganbara txukuntzen ari dela, Emiliano Arriagak biolin zahar bat aurkitu du eta, bere hari desafinatuak laztantzean, memoriaren teklak sakatu ditu. Musikaria zen osaba Juanito etorri zaio gogora: Parisen hil zen, aspaldi, 20 urte bete baino egun batzuk lehenago... eta, bat-batean, oroitzapen hori gorpuztu ez da bada!
Adimen Artifizialarekin egindako sei bideo-eszenatan Juan Crisostomo de Arriaga konpositore bilbotarra bizira ekarriko du Euskadiko Orkestrak, alderantziz kontatuko den istorio batean: hilerritik hasi (19 urte besterik ez zituela) eta haurtzarora arte.
Musika Familian kontzertuak, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduak.
Familiei irekitako saio lasai formatuan eskainiko da kontzertu hau. Saio lasaiek elkarbizitza inklusiborako ateak irekitzen dituzte, non familia guztiek besaulki-patioa partekatzen duten, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familiak zein halako kiderik ez dutenak. Elkarteek astegunetan antolatzen dituzten jardueretatik kanpo desgaitasunen bat duten pertsonek gehien nahi dutenarekin banaka parte har dezaten sustatzeko modu bat da, gainerako pertsonek beren portaera epaitzeko beldurrik gabe.
Beren beharretara hobeto egokitzeko asmoz, saio lasaiek ohiko kontzertu bateko errutinak baino toleranteagoak diren baldintzak betetzen dituzte, ohiko protokoloa hain zorrotz jarraitu gabe. Kontzertu-aretoko ateak irekita egongo dira saio osoan zehar, gure publikoa ekitaldi osoan zehar sartu eta irten ahal izateko, nahieran. Aretoa beti argiztatuta egongo da, ilunpean gera ez dadin, eta arreta berezia jarriko da argi distiratsurik, zarata gogorrik eta ezusteko elementu sentsorialik egon ez dadin. Ikus-entzule guztiek jarrera lasaia izango dute ikuskizunean zehar edozein zarata edo mugimenduren aurrean.
Aretotik irten behar izanez gero, sarrerako hall-a espazio alternatibo bat izango da, gure publikoak atseden hartu ahal izateko eta, prest dagoenean, berriz ere ekitaldiarekin bat egin ahal izateko. Eta artistak eta langileak sentsibilizatuta egongo dira inklusio-praktika onenekin.
.jpg)
Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.
Artistak

Larraitz Oiartzabal
Biolina

Ana Belén García
Pianoa

Luken Munguira
Tenorra

Mikel Cañada
Ideia, gidoia eta zuzendaritza
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Urria














