
Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak ‘Gutizia’ diskoa kaleratu dute
Disko bikoitz berri honek jatorri ezberdineko egileek idatzitako bederatzi lan eta 84 minutuko musika biltzen ditu, euskal kulturan aski sustraituta dagoen instrumentu bat, txistua, munduan barrena ezagutzera emateko.
‘Gutizia’ Garikoitz Mendizabal txistulariak urte askotan egindako lanaren eta errepertorio-bilketaren emaitza da: ‘Besterik gabe, zuen eskuetan jartzen dut nire denbora, gogoa eta ilusioa’.
La grabación ha sido dirigida por el director asociado de Euskadiko Orkestra, Jaume Santonja: ‘Emaitza paregabea da, zeharkako eraginak ditu eta parte-hartzaile guztientzat izan da aberasgarria’.

Musika Gela zikloaren 21-22 Denboraldiaren aurkezpena
Euskadiko Orkestrak hiru ekoizpen aurkeztuko ditu hezkuntza-zikloaren Denboraldi berriaren baitan: ‘Euskadiko Orkestra Cirkus’, egunotan estreinatu den produkzio propioa; ‘Living Room Music’, hau ere orkestraren ekoizpena; eta ‘Botadun katua’, Per Poc txotxongilo-taldearena, lehendabizikoz euskarazko moldaketa izango duena.
Zikloaren ardatz nagusi diren Eskola Kontzertu eta Musika Familian kontzertuen eskaintza zabala Entsegu Ireki batekin eta beste jarduera batzuekin osatuko da.

Izai Ganbera Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Euskadiko Orkestrako zazpi kidek osatzen duten taldeak historian garrantzitsuenetako eta oparoenetako bi diren konpositoreen divertimentoak eskainiko ditu: Mozart eta Haydn. Matinéea larunbatean izango da, azaroak 6, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan, eta sarrerak salgai daude.

Azken sarrerak salgai Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bihar Kursaalen eskainiko duten azken kontzerturako
Bi taldeek Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donibane Lohizunen duela bi aste kontzertu bana eskaini ostean, azken zuzeneko bat emango dute bihar, ostirala, azaroak 5, 19:30ean, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Azken sarrera sorta bat jarri da salgai kontzertu honetarako, 25 euroko salneurrian.

Euskadiko Orkestrak pandemiarekin lotutako Pascal Gaigneren obra bikoitz bat estreinatuko du
Urriaren 28tik azaroaren 4ra ohiko lau hiriburuetan izango den Denboraldiko bigarren kontzertu-programa honetan orkestrak EGOren eta Musikeneren kideak hartuko ditu bere lerroetan.
Sarrerak salgai daude programa hau osatzen duten hamar saioetarako 10 eta 35 euro bitarteko salneurrian.

Hirusta Hirukotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Klarinete, biolin eta pianoak osatzen duten hirukoteak Milhaud, Khachaturian eta Bartoken obrak eskainiko ditu, guztiak 1930eko hamarkadan idatziak. Matinéea larunbatean izango da, urriak 23, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan, eta sarrerak salgai daude.