Berriak
Asteazkena 15 Abendua, 2021

Sarrerak salgai Donostiako urtarrileko Musika Familian kontzertuetarako

Dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak ‘Living Room Music’-erako, urtarrilaren 22an Miramonen izango dena saio bikoitzean (11:00 / 12:30), eta ‘Euskadiko Orkestra Cirkus’-erako, urtarrilaren 29an Kursaaleko ganbera-aretoan (18:00).

Eskola Kontzertu gisa eman ostean, Euskadiko Orkestraren ekoizpen propio hauek orain familiei zabalduko zaizkie.

Osteguna 09 Abendua, 2021

Orkestra osoak eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéea

Larunbat honetan, abenduak 11, 11:00etan, Miramongo Matinéeak hitzordu ezberdin batekin datoz: Euskadiko Orkestrak primizian interpretatuko ditu Ravelen obrak, orkestrak Ondine diskoetxearekin Ziburuko musikagileari eskainiko dion bigarren grabazio monografikoa osatuko duten obrak. Hurrengo astean grabatuko eta 2022an zehar argitaratuko da diskoa.

Ostirala 03 Abendua, 2021

ETB2k Euskadiko Orkestraren 21-22 Denboraldiko kontzertuak emango ditu bihartik aurrera

20/21 Denboraldiko hainbat kontzertu berriz eskaini ostean, bihartik aurrera, abenduak 4, 11:00etan, ETB2k Euskadiko Orkestraren 21/22 Denboraldikoen kontzertu berrienak emango ditu.

Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du.

Osteguna 02 Abendua, 2021

Xavier de Maistre harpajolea Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri batera itzuliko da

Alberto Ginasteraren ‘Harparako kontzertua’-rekin, orkestrak instrumentu honetan jarriko du fokua, XIX. mendetik orkestraren egituran ezinbestekotzat jotzen dena baina solista gisa hain ezaguna ez dena.

Robert Treviñok zuzendutako kontzertu hauek Dmitri Xostakovitxen ’10. Sinfonia’-rekin biribilduko dira, Herbert von Karajanek errusiarraren ziklo sinfonikoko hamabost sinfonietatik perfektuentzat jotzen zuena.

Kontzertuak abenduaren 3 eta 10 bitartean izango izango dira ohiko lau hiriburuetan, eta sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eurotik 35 eurora.

Asteazkena 01 Abendua, 2021

Euskadiko Orkestrak bertan behera utzi du Salzburgorako bidaia

Abenduaren 15, 16 eta 17an Salzburgoko Grosses Festspielhaus prestigiodunera gonbidatua izan ostean, Euskadiko Orkestrak bidaia bertan behera uztea erabaki du Covidaren ondoriozko egungo egoeragatik, eta Austrian indarrean dauden murrizketak luzatu daitezkeelako. Une honetan biztanleria osoa itxialdian dago, hasiera batean, abenduaren 13ra arte.

Osteguna 25 Azaroa, 2021

Arima Boskotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestrako hari-sekzioko bost kidek osatzen duten taldeak Mozart eta Mendelssohnen bi bioladun kinteto bana eskainiko du. Matinéea larunbatean izango da, azaroak 27, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan, eta sarrerak salgai daude.