Berriak
Osteguna 15 Apirila, 2021

Euskadiko Orkestrak Brucknerren ‘Seigarrena’ interpretatuko du Robert Treviñoren batutapean

Orkestrak ‘Bruckner’-i eskainitako kontzertu-programarekin aurrera jarraitzen du: azken egunotan ohiko lau hiriburuetan ‘5. Sinfonia’ interpretatu ostean, orain ‘6. Sinfonia’-ri helduko dio apirilaren 16tik 22ra.

Astelehena 12 Apirila, 2021

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok elkarrekin grabatutako euren lehen diskoan aurkeztu dute euskal konpositore unibertsalena: Ravel

Duela egun batzuk Ondine Records diskoetxearen eskutik nazioarte mailan argitaratu ondoren, Euskadiko Orkestrak Ravel sinfonikorik desiratu eta zorrotzenaren grabazioa aurkeztu du, bere musika ibilbidean oraindik jorratzeke zuen irakasgaia.

Ostirala 09 Apirila, 2021

Euskadiko Orkestrak kontzertino lanpostua atera du lehiaketara

Aurrez iragarritako bi biolin tutti eta tronpa tutti baten postuei gaineratzen zaie lan-eskaintza berri hau.

Asteazkena 07 Apirila, 2021

Robert Treviñok batuta berreskuratuko du Brucknerri osorik eskainitako Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu berri eskainiko ditu apirilaren 8tik 22ra ohiko lau hiriburuetan: lehenengo bostetan Anton Brucknerren ‘5. Sinfonia’ interpretatuko du, eta azkenengo bostetan konpositore beraren ‘6. Sinfonia’.

Osteguna 25 Martxoa, 2021

Kup Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Larunbat honetan, martxoak 27, 11:00etan, Miramonen, euskal abesbatzak Errenazimendutik gaur egunera bitarteko musika sakratuaren errepertorio zabala jorratuko du, Gabriel Fauréren 'Requiem'-a obra nagusi dela.

Asteartea 23 Martxoa, 2021

1000 eskola-umek Euskadiko Orkestraz gozatuko dute gaur eta bihar Kursaalen

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ‘Beethoven 250’ izenburudun Eskola Kontzertu hauetan orkestrak konpositore aleman ezagunari omenaldia egingo dio haren sinfonía guztien zatiak interpretatuz, bere jaiotzaren urteurrenean.

Ziklo honek Kursaal Eszenaren, Donostiako Udalaren Hezkuntza sailaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien lankidetza du.