Berriak
Astelehena 22 Martxoa, 2021

Euskadiko Orkestrak Wagner berreskuratuko du bihar Iruñean kontzertu bikoitz batean

Pandemiaren ondorioz azaroan bertan behera utzi behar izan ostean, Euskadiko Orkestrak ‘Wagner’ programako kontzertuak berreskuratuko ditu Baluarte Auditoriumean. Bihar izango dira, asteartea, martxoak 23, 18:00etan eta 20:15ean, eta bigarren saiorako sarrerak salgai daude.

Jaume Santonjaren batutapean eta Rinat Shaham mezzosopranoarekin gonbidatu gisa, orkestrak Wagnerren ‘Sigfridoren idilioa’ eta ‘Wesendonck Lieder’ interpretatuko ditu, baita Mozarten ‘35. Sinfonia, Haffner’ ere.

Osteguna 11 Martxoa, 2021

Larunbat honetako Miramongo Matinéeak ‘Brandenburgeko Kontzertuen’ 300. urteurrena ospatuko du

Bach Camerata Miramon taldeak, gehienbat Euskadiko Orkestrako kideak diren 16 musikariz osatzen denak, Bachen serie honetako 3., 4. eta 5. kontzertu ezagunak interpretatuko ditu larunbat honetan, martxoak 13, 11:00etan, Miramonen.

Asteazkena 10 Martxoa, 2021

Gemma New zuzendaria eta Vadim Gluzman biolinjolea izango dira protagonistak Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Martxoaren 11tik 18ra ohiko lau hiriburuetan eskainiko den ‘Bidaiak’ izeneko programa dagoeneko irekita egongo da lurralde bakoitzeko mugikortasunera eta Donostia eta Bilbon 600eko edukiera izango dute kontzertuek.

Prokofieven ‘Biolinerako 2. Kontzertua’ eta Schumannen ‘3. Sinfonia, Renaniarra’ izango dira programako bi obrak.

Osteguna 04 Martxoa, 2021

Euskadiko Orkestrak hiru Musika Familian kontzertu antolatu ditu Gasteizen

‘Ekomusik’, ‘Mozart, Nannerl eta lagunak’ eta ‘Living Room Music’ dira familiei zuzendutako hiru ekoizpen propioen izenak, Euskadiko Orkestrak martxoa eta maiatza bitartean eskainiko dituenak Gasteizko Principal Antzokian.

Asteazkena 03 Martxoa, 2021

Semyon Bychkov Euskadiko Orkestrarekin elkartu da berriz

2020ko abuztuan Musika Hamabostaldian eta Santanderko Jaialdian izandako lehen lankidetza arrakastatsu eta atsegin baten ostean, zuzendari errusiar ospetsuak berriz hartuko du Euskadiko Orkestraren batuta, ostiralean Iruñean bi abonu-kontzertu eskaintzeko eta larunbatean Bilboko Musika Jaialdiaren barruan beste bat.

Zuzendari eta orkestrak, Serena Saenz sopranoarekin batera, Miramongo egoitzan entseatzen dihardute egunotan kontzertu hauen programa, Gustav Mahlerren '4. Sinfonia' barne hartzen duena.

Osteguna 25 Otsaila, 2021

Attacca Laukotea izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean

Euskadiko Orkestrako musikariez osatuko talde honek Janacek eta Beethovenen hari-kuarteto bana interpretatuko du Denboraldiko hamargarren Matinéean, larunbat honetan, otsailak 27, 11:00etan, Miramonen.